Abaraxkaren azken festan, olinpiar jokoak
Abaraxka ludotekak azken festa antolatu du ekainaren 10erako. Egun horretarako, 17:00etatik 19:00etara, herri olinpiar jokoak antolatu ditu Ttirukik, sei eta hamabi urte arteko haurrentzat. Herri kirolak, ur jolasak eta lasterketa antolatu dituzte ikas...
Abaraxka ludotekak azken festa antolatu du ekainaren 10erako. Egun horretarako, 17:00etatik 19:00etara, herri olinpiar jokoak antolatu ditu Ttirukik, sei eta hamabi urte arteko haurrentzat. Herri kirolak, ur jolasak eta lasterketa antolatu dituzte ikasturteari bukaera emateko. Parte-hartzaile guztientzako askaria eta sorpresa izango direla ere jakinarazi dute ludotekatik.
Jokoetan parte hartzeko, aurretik izena eman beharko dute haurrek. Horretarako epea astelehenetik ekainaren 4ra izango da Mendiburu kaleko Gazte Informazio Bulegoan —astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era eta larunbatetan 10:30etik 13:30era—. Ludotekan izena emana ez duten haurrek ere parte har dezakete.