III. Triatloia jokatzen ari dira
Txirrindulari Elkarteak antolatutako III. Triatloia hasi da. Promozio triatloia 15:00etan hasi da eta 325 metro igerian, 10 kilometro bizikleta gainean eta 2,5 kilometro lasterka egin beharko dituzte parte hartzaileek. Sprint triatloia ordu bete bera...
Txirrindulari Elkarteak antolatutako III. Triatloia hasi da. Promozio triatloia 15:00etan hasi da eta 325 metro igerian, 10 kilometro bizikleta gainean eta 2,5 kilometro lasterka egin beharko dituzte parte hartzaileek.
Sprint triatloia ordu bete beranduago hasiko da, 16:00etan, eta 750 metro igerian, 20 kilometro bizikleta gainean, eta 5 kilometro lasterka egin beharko dituzte kirolariek.
Bukatuta, sari banaketa izango da. Promozio triatloian emakumeen eta gizonen sailetan barnean hiru kategoria daude: promesa (15-18 urte), absolutua (19-40 urte) eta beteranoak (41 urtetik gora). Kategoria bakoitzeko lehen hirurak sarituko dituzte, eta Hondarribiko lehen emakumeak eta lehen gizonak saria izango dute. Sprint triatloian bost kategoria daude: kadete, junior, sub23, absolutua eta beteranoak, eta saria jasoko dute kategoria bakoitzeko lehen hirurek. Horrez gain, bi triatloietan parte hartzen duenen artean, herritarren eta federatuen artean alegia, sariak zozketatuko dituzte.
Gainera, masaje eta fisio zerbitzua eskainiko dute proba bukatutakoan, helmugan bertan. Hondartza Kiroldegiak dutxa eta aldagela zerbitzua eskainiko du kirolarientzat.