Atxilotua, haxixa salerosteagatik
Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, ostegun goizean 37 urteko gizon bat atxilotu zuten Irungo ertzain etxeko agente batzuek, haxixa salerostea leporatuta. Patruila batek, iturri beraren arabera, gizona gazte batzuei ustez droga saltzen ikusi zuen ...
Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, ostegun goizean 37 urteko gizon bat atxilotu zuten Irungo ertzain etxeko agente batzuek, haxixa salerostea leporatuta. Patruila batek, iturri beraren arabera, gizona gazte batzuei ustez droga saltzen ikusi zuen kalean. Gazteengana jo zuten ertzaintzek eta bi haxix zati atzeman zizkieten. Ondorioz, saltzailea atxilotu zuten.

