Zumaiakoren kontra jokatuko dute mutilek etxean
Asteburu honetako jardunaldia etxean tokatzen zaie OKEko Ohorezko Erregional Mailako mutilei. Zumaiakoren kontra jokatuko dute bihar, 16:30ean, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. Ligako azken aurreko jardunaldia da maila horretako futbolarientzat. Dato...
Asteburu honetako jardunaldia etxean tokatzen zaie OKEko Ohorezko Erregional Mailako mutilei. Zumaiakoren kontra jokatuko dute bihar, 16:30ean, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian.
Ligako azken aurreko jardunaldia da maila horretako futbolarientzat. Datorren astean jokatuko dute azkeneko partida, etxetik kanpo, Berioren kontra. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrak seigarrenak dira eta 49 puntu dituzte.