Jose Antonio Santano: “Trenbide eremua da Irunen etorkizuneko aukera”
Irungo trenbide eremuaren berregituraketa izan du hizpide gaur goizean Jose Antonio Santano Irungo PSE-EEren zerrendaburuak. Eremu horren berrantolaketak, besteak beste, geltoki intermodala eta bestelako zerbitzuetarako espazioa ekarriko du hirira, eta horren harira, trenbide eremua “Irunen etorkizuneko aukera” dela esan du alkategaiak. Txanaleta plazan egin du agerraldia Santanok; gai berberarekin ere agerraldia egin zuen PSE-EEren alkategaiak kanpainaren hasieran, orduan Soroxarta zubian. Irungo trenbide eremuaren berrantolaketa erakundeen arteko “akordio eredugarri” batean oinarritzen dela esan du Santanok, eta erakunde horiek martxoaren 11n (Udala, Jaurlaritza, Espainiako Sustapen Ministerioa, Aldundia, Euskotren, Adif eta Renfe dira erakunde horiek) sinatu zuten ituna gogorarazi du. “53 hektareako gunea berreskuratzearekin, hiriaren barruan beste hiri bat egingo dugu, eta Irunek zuen zatiketarekin bukatuko da, eta auzoen arteko loturak indartuko dira. Jarduera ekonomiko berriak sortuko dira bertan, parkeak, etxebizitzak, unibertsitatea, lokal komertzialak. Iraultza iritsiko da Irunen erdialdera”. Gainera, Irunek trenarekin duen “zorra” kitatuko duela esan du Santanok, “Irun trenari lotuta hazi delako, eta egitasmo hau hiriarentzako mugarria izango da. Irunek azken 150 urtean izango duen hirigintza aldaketa handiena izango da”.
Irungo trenbide eremuaren berregituraketa izan du hizpide gaur goizean Jose Antonio Santano Irungo PSE-EEren zerrendaburuak. Eremu horren berrantolaketak, besteak beste, geltoki intermodala eta bestelako zerbitzuetarako espazioa ekarriko du hirira, eta horren harira, trenbide eremua “Irunen etorkizuneko aukera” dela esan du alkategaiak. Txanaleta plazan egin du agerraldia Santanok; gai berberarekin ere agerraldia egin zuen PSE-EEren alkategaiak kanpainaren hasieran, orduan Soroxarta zubian.
Irungo trenbide eremuaren berrantolaketa erakundeen arteko “akordio eredugarri” batean oinarritzen dela esan du Santanok, eta erakunde horiek martxoaren 11n (Udala, Jaurlaritza, Espainiako Sustapen Ministerioa, Aldundia, Euskotren, Adif eta Renfe dira erakunde horiek) sinatu zuten ituna gogorarazi du. “53 hektareako gunea berreskuratzearekin, hiriaren barruan beste hiri bat egingo dugu, eta Irunek zuen zatiketarekin bukatuko da, eta auzoen arteko loturak indartuko dira. Jarduera ekonomiko berriak sortuko dira bertan, parkeak, etxebizitzak, unibertsitatea, lokal komertzialak. Iraultza iritsiko da Irunen erdialdera”.
Gainera, Irunek trenarekin duen “zorra” kitatuko duela esan du Santanok, “Irun trenari lotuta hazi delako, eta egitasmo hau hiriarentzako mugarria izango da. Irunek azken 150 urtean izango duen hirigintza aldaketa handiena izango da”.