Herriarteko txapelketan aurrera egiteko aukerak ditu Oiarpek
Pasa den asteburuan, Oiartzungo pilotariek Astigarragako taldearen kontrako hiru mailatako partidak irabaztea lortu zuten, Herriarteko Pilota Txapelketaren barnean. Kadeteetan, Mikel Zapirainek eta Andoni Ugaldek 22-5 irabazi zieten Olarrari eta Zubill...
Pasa den asteburuan, Oiartzungo pilotariek Astigarragako taldearen kontrako hiru mailatako partidak irabaztea lortu zuten, Herriarteko Pilota Txapelketaren barnean. Kadeteetan, Mikel Zapirainek eta Andoni Ugaldek 22-5 irabazi zieten Olarrari eta Zubillagari. Gazteetan, Oier Sarastik eta Ander Imazek 22-12 gainditu zituzten Barandiaran eta Gurutzalde. Helduetan, azkenik, Mikel Martinezek eta Jon Irastorzak 22-19 irabazi zieten Loidiri eta Santxezi.
Emaitza horrekin urratsa egin dute Oiarpeko kideek final-laurdenetarako sailkatzeko. Bihar arratsaldean Madalensoron jokatuko dute itzulikoa, eta etxekoek partida bat irabaztearekin txapelketan aurrera egingo dute. Galtzen badute ere, Astigarragakoek 29 puntuko aldea gainditu beharko dute.
Zaramagako Txapelketan (Gasteiz, Araba) bestelako zortea izan dute Oiarpeko pilotariek. Pasa den asteburuko partida galdu egin zuten eta ez dira finalerako sailkatu. Aritz Arribillagak eta Iñigo Ugaldek 12-22 galdu zuten Jauregiren eta Ortiz Urbinaren kontra.
Gipuzkoako Alebinen Talentuen Txapelketan ere galdu egin dute Oiarpeko ordezkariek. Imanol Ugaldek 5-16 galdu zuen Azpeitiko Alberdiren kontra, eta Aitor Leonetek 15-16 Añorgako Expositoren kontra.