H1: “Guk ez dugu inoren izenean boto paperik banatu”
Hamaikabateko alkategai Xanet Arozenak jakinarazi duenez, Oiartzungo H1ek ez du Bilduren izenean botorik banatu, Bilduk salatutakoa ezeztatuz. Boto paper gehienak korreoz bidali dituztela azaldu du, “hauteskundeetako ohiko gutun-azaletan”. ...
Hamaikabateko alkategai Xanet Arozenak jakinarazi duenez, Oiartzungo H1ek ez du Bilduren izenean botorik banatu, Bilduk salatutakoa ezeztatuz. Boto paper gehienak korreoz bidali dituztela azaldu du, “hauteskundeetako ohiko gutun-azaletan”. Beste batzuk eskuz banatu dituztela argitu du, baina beti ere aurpegia emanez: “Baserri batzuekin eskuz banatu behar izan ditugu boto paperak, baina aurrez aurre egin dugu, guk geuk, aurpegia emanez, eta beti esan dugu Hamaikabatekoak garela”.