Ekitaldia soberakinekin bukatuko duela jakinarazi du Alkatetzak
“Korporazio berriak 1.500.000 euroko soberakina izango du bere esku”. Hala eman du jakitera Maider Ziganda alkateak. Oposizioak Udalaren egoera ekonomikoaren gainean zabaldutako informazioa gezurtatze aldera eman ditu datu ekonomikoak alk...
“Korporazio berriak 1.500.000 euroko soberakina izango du bere esku”. Hala eman du jakitera Maider Ziganda alkateak. Oposizioak Udalaren egoera ekonomikoaren gainean zabaldutako informazioa gezurtatze aldera eman ditu datu ekonomikoak alkateak, eta beste behin berretsi du Udalak ez duela porrotik egin. Ekitaldiko soberakina maileguak kitatzeko edota datozen urteetan Udalak Foru Aldundiari itzuli behar dion dirua ordaintzeko erabili ahalko du korporazio berriak. (Urteko 748.000 euro ordaindu behar dizkio Udalak Aldundiari datozen bi urtetan). Alkatearen arabera “kudeaketa onaren emaitza” dira aipatu datuak. “Hilabeteak eman dituzte Udalaren zenbaki gorriez, eta zulo beltzez hitz egiten, Udala arriskuan zegoela esanez. Orain zenbaki horiek positiboak dira. Errealitatea hau da, diotena diotela”, ziurtatu du alkateak.