Arrantza sektorearen aldeko apustua egin du EAJk
Aitor Kerejeta EAJren Hondarribiko Udalerako zerrendaburua beste zerrendakideekin batera Done Pedro Itsas Gizonen Kofradian izan da gaur goizean. Norberto Emazabel Kofradiako Abade Nagusia eta Eugenio Elduaien Gipuzkoako kofradietako presidentea ere izan dira bertan. Kanpainaren azken orduak “Hondarribiko sektore garrantzitsuenetako batentzat gorde” dituela jakinarazi du Kerejetak, eta EAJren zerrendan arrantzarekin lotutako pertsonak daudela adierazi du: “Kofradiako eraikinean behar diren zenbait azpiegitura aldaketekin bat gatoz. Udala eta EAJk arrantzaleak laguntzen jarraituko dute”. Hala, antxoaren prezioaz, horiek arrantzatzeko kupoaz eta gasoilaren prezioaz hitz egin du Kerejeta alkategaiak, eta arraina komertzializatzeko orduan aurreko gai horiek hobetzen saiatuko direla adierazi du. “Ezinbestekoa da Kofradiaren eta Udalaren arteko eguneroko harremana, baita gainontzeko erakundeekin ere, Eusko Jaurlaritzarekin adibidez, denen artean arrantzaren sektoreak aurrera egin dezan. EAJk, krisi egoera honetan, herriarentzat hain garrantzitsua den sektore honen alde lan egingo du”.
Aitor Kerejeta EAJren Hondarribiko Udalerako zerrendaburua beste zerrendakideekin batera Done Pedro Itsas Gizonen Kofradian izan da gaur goizean. Norberto Emazabel Kofradiako Abade Nagusia eta Eugenio Elduaien Gipuzkoako kofradietako presidentea ere izan dira bertan. Kanpainaren azken orduak “Hondarribiko sektore garrantzitsuenetako batentzat gorde” dituela jakinarazi du Kerejetak, eta EAJren zerrendan arrantzarekin lotutako pertsonak daudela adierazi du: “Kofradiako eraikinean behar diren zenbait azpiegitura aldaketekin bat gatoz. Udala eta EAJk arrantzaleak laguntzen jarraituko dute”.
Hala, antxoaren prezioaz, horiek arrantzatzeko kupoaz eta gasoilaren prezioaz hitz egin du Kerejeta alkategaiak, eta arraina komertzializatzeko orduan aurreko gai horiek hobetzen saiatuko direla adierazi du. “Ezinbestekoa da Kofradiaren eta Udalaren arteko eguneroko harremana, baita gainontzeko erakundeekin ere, Eusko Jaurlaritzarekin adibidez, denen artean arrantzaren sektoreak aurrera egin dezan. EAJk, krisi egoera honetan, herriarentzat hain garrantzitsua den sektore honen alde lan egingo du”.