Soldaten eguneratzea onatu du Udalbatzak
Udaleko langileen soldaten eguneratzea onartu zuten herenegun egin zuten udalbatzarrean. Udal Gobernu Taldearen aldeko botoarekin atera zen aurrera proposamena. EAJ abstenitu egin zen eta PSE-EEk aurka bozkatu zuen. Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotzi ...
Udaleko langileen soldaten eguneratzea onartu zuten herenegun egin zuten udalbatzarrean. Udal Gobernu Taldearen aldeko botoarekin atera zen aurrera proposamena. EAJ abstenitu egin zen eta PSE-EEk aurka bozkatu zuen.
Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotzi sozialistak aurkako botoa azaldu zuen: “Zentzugabekeria da. Diru publikoa xahutzea da. Gizarte zerbitzuetan murrizketak egin beharko lirateke neurri hori hartuta. Gainera, ez da langabetuekiko solidarioa”.
Altamira auzoko egoiliar txartelan ere moldaketak egingo dituzte. Horrela, orain arte bi gune zeuden, igerilekuen ondokoa eta Tomas Garbizu kalekoa, eta bigarren hori mantenduko dute soilik. “Uste baino eragin handiagoa izan du neurriak”, esan du Jon Legorburu zinegotziak, “eta eremu bat kentzea erabaki dugu, udaltzainen txostenetan oinarrituta”. Gainera, txartela urtero berritu beharrean, hiru urtean behin berritu beharko da. Denak ados zeuden erabakiekin.
Tasen aldaketa
Ados jarri ziren, baita ere, Bekoerrota kiroldegiko eta musika eskolako tasak igotzeko. Lehenengoan KPI aplikatuko dute. Aldundiaren kontratazio zerbitzuari atxikitzea ere onartu zuten.
Bestalde, euskara batzordearen araudia onartu zuten, EAJren eta PSE-EEren abstentzioarekin.