Legegintzaldiko azken udalbatzarra, gaur, Arizabalon
19:00etatik aurrera egingo da gaur, Donibanen, legegintzaldiko azken udalbatzarra. Mugen auziari tartea egingo diote, Udalak Foru Aldundiari Pasaiari bere sorreran ezarri zitzaizkion mugak gauzatu ditzan eskatu nahi baitio. Hirigintzaren atalean, etxeb...
19:00etatik aurrera egingo da gaur, Donibanen, legegintzaldiko azken udalbatzarra. Mugen auziari tartea egingo diote, Udalak Foru Aldundiari Pasaiari bere sorreran ezarri zitzaizkion mugak gauzatu ditzan eskatu nahi baitio. Hirigintzaren atalean, etxebizitza tasatuari buruzko udal ordenantza zein etxebizitzetarako irisgarritasuna arautuko duena izango dituzte hizpide, besteak beste, eta Hezkuntzaren atalean, berriz, Karmengo Ama Haur Eskola berriaren estatutuak eta Partzuergoarekin hitzarmena onartu behar dute. Eztabaidarako baita ere, EBk 36ko zinegotziei aitortza egiteko eskatuz, EBk eramandako mozioa.