Hondarribiko III. Triatloia antolatu du Txirrindulari Elkarteak larunbaterako
Hondarribiko Txirrindulari Elkartea Udalarekin batera eta Gipuzkoako Triatloi Federazioaren laguntzarekin, Hondarribiko III Triatloia antolatu dute larunbaterako. Bi triatloi izango dira; Promozio triatloia bata, eta sprint triatloia bestea, federatuentzat. Iragan urteko proba errepikatzeko eskualdeko kirolarien eskariak jasota, Hondarribiko III Triatloia egitera animatu dira. «Hondarribiak triatloi proba egiteko gune natural ezinobea eskaintzen du, izan ere, Jaizkibel mendiak eta Bidasoa ibaiaren bokaleak zirkuitu polit eta estua egiteko aukera ematen dute», azaldu dute antolatzailek. Sei urte darama Txirrindulari Elkarteak triatloiaren aldeko ekintzak egiten eta elkarteko kirolariek herritarrak proban parte hartzera gonbidatzen eta animatzen dituzte. Honela, herritarrentzako promozio triatloian, modalitate hau praktikatzen ez duten pertsonei probatzeko aukera luzatzen zaie, distantzia motzagoekin. Promozio triatloia larunbatean arratsaldeko 15:00etan hasiko da eta 325 metro igerian, 10 kilometro bizikleta gainean eta 2,5 kilometro lasterka egin beharko dituzte. Dortsalak jasotzeko Hondartza Kiroldegira hurbildu beharko dira partehartzaileak larunbatean bertan, eguerdiko 12:00etatik 14:30era. Sprint triatloia ordu bete beranduago hasiko da, arratsaldeko 16:00etan, eta 750 metro igerian, 20 kilometro bizikleta gainean, eta 5 kilometro lasterka egin beharko dituzte. Hauek dortsalak ere leku berean jaso beharko dituzte. Hondarribiak ingurune berezia eskaintzen du proba egiteko. Horrela, lehenengo igeri hondartza aurrean egingo dute, jarraian, bizikletan federatuek Guadalupera igo beharko dute, eta Herri Triatloiekoak farolara, eta bukatzeko [...]
Hondarribiko Txirrindulari Elkartea Udalarekin batera eta Gipuzkoako Triatloi Federazioaren laguntzarekin, Hondarribiko III Triatloia antolatu dute larunbaterako. Bi triatloi izango dira; Promozio triatloia bata, eta sprint triatloia bestea, federatuentzat.
Iragan urteko proba errepikatzeko eskualdeko kirolarien eskariak jasota, Hondarribiko III Triatloia egitera animatu dira. «Hondarribiak triatloi proba egiteko gune natural ezinobea eskaintzen du, izan ere, Jaizkibel mendiak eta Bidasoa ibaiaren bokaleak zirkuitu polit eta estua egiteko aukera ematen dute», azaldu dute antolatzailek. Sei urte darama Txirrindulari Elkarteak triatloiaren aldeko ekintzak egiten eta elkarteko kirolariek herritarrak proban parte hartzera gonbidatzen eta animatzen dituzte. Honela, herritarrentzako promozio triatloian, modalitate hau praktikatzen ez duten pertsonei probatzeko aukera luzatzen zaie, distantzia motzagoekin.
Promozio triatloia larunbatean arratsaldeko 15:00etan hasiko da eta 325 metro igerian, 10 kilometro bizikleta gainean eta 2,5 kilometro lasterka egin beharko dituzte. Dortsalak jasotzeko Hondartza Kiroldegira hurbildu beharko dira partehartzaileak larunbatean bertan, eguerdiko 12:00etatik 14:30era. Sprint triatloia ordu bete beranduago hasiko da, arratsaldeko 16:00etan, eta 750 metro igerian, 20 kilometro bizikleta gainean, eta 5 kilometro lasterka egin beharko dituzte. Hauek dortsalak ere leku berean jaso beharko dituzte.
Hondarribiak ingurune berezia eskaintzen du proba egiteko. Horrela, lehenengo igeri hondartza aurrean egingo dute, jarraian, bizikletan federatuek Guadalupera igo beharko dute, eta Herri Triatloiekoak farolara, eta bukatzeko lasterka herrian bertan egingo dute.
Lehen hirurentzako saria
Promozio triatloiean emakumezkoen eta gizonezkoen kategoriaren barnean hiru kategoria daude: promesa (15-18 urte), absolutua (19-40 urte) eta beterano (41 urtetik gora). Kategoria bakoitzeko lehen hiruak sarituko dituzte, eta gainera lehen emakumezko eta lehen gizonezko hondarribiarrek ere saria izango dute. Sprint triatloiean bost kategoria daude: kadete, junior, sub23, absolutu eta beterano, eta saria jasoko dute kategoria bakoitzeko lehen hiruek. Herritar eta federatuen artean sariak zozketatuko dituzte.
Gainera masaje eta fisio zerbitzua eskainiko dute proba bukatutakoan, helmugan bertan. Hondartza Kiroldegiak dutxa eta aldagela zerbitzua eskainiko du korrikalarientzat.