Kukai Umore Azokan saritu dute
Pasa den ostiralean Karrikan kale ikuskizun berria estreinatu zuen Kukai dantza konpainia oreretarrak Leioako Umore Azokan, eta hasiera bikaina izan zuen, gainera. Izan ere, Euskal Ikuskizun Onenaren saria eskuratu zuen Bizkaiko herrian egiten den kale...
Pasa den ostiralean Karrikan kale ikuskizun berria estreinatu zuen Kukai dantza konpainia oreretarrak Leioako Umore Azokan, eta hasiera bikaina izan zuen, gainera. Izan ere, Euskal Ikuskizun Onenaren saria eskuratu zuen Bizkaiko herrian egiten den kaleko artisten azokan. Epaimahaiaren arabera, saria eramateko arrazoietakoak izan dira dantza garaikiderako bidean euskal dantza tradizionalean oinarritutako lengoaiak aztertzen jarraitu dutela, eszenaratze on bat egin dutela pisuzko dramaturgiarekin eta goraipatzeko moduko dohain artistiko eta teknikoa adierazten duten dantzariak dituztela.
Datorren igandean Donostiako Viktoria Eugenia aretoan izango dira Karrikan-ekin, 13:45ean.