EB eta Bilduren hautagaiak, Catelsako langileekin
Ezker Batuaren (EB) eta Bilduren hautagaiak Catelsako langileekin izan dira. Ezker Batuko Arantza Gonzalez Aldundirako hautagaia, eta Jose Manuel Ferradas eta Xabier Pombo, Errenteria-Oreretako eta Pasaiako alkategaiak ostiralean izan ziren enpresan. “Prekarietatearen kontra ari den jende konprometitu eta borrokalariari babesa agertzera etorri gara”, esan zuen Gonzalezek. Larunbatean, berriz, Errenteria-Oreretako Bilduko hautagaiak izan ziren langileekin, tartean Julen Mendoza alkategaia. Langileei babesa agertzeaz gain, enpresak bere langileekiko duen jarrera salatu zuten.
Ezker Batuaren (EB) eta Bilduren hautagaiak Catelsako langileekin izan dira.
Ezker Batuko Arantza Gonzalez Aldundirako hautagaia, eta Jose Manuel Ferradas eta Xabier Pombo, Errenteria-Oreretako eta Pasaiako alkategaiak ostiralean izan ziren enpresan. “Prekarietatearen kontra ari den jende konprometitu eta borrokalariari babesa agertzera etorri gara”, esan zuen Gonzalezek.
Larunbatean, berriz, Errenteria-Oreretako Bilduko hautagaiak izan ziren langileekin, tartean Julen Mendoza alkategaia. Langileei babesa agertzeaz gain, enpresak bere langileekiko duen jarrera salatu zuten.