Mendiko bizikleta Opena izango da hilaren 28an
Hilaren 28an (larunbata) Pasaiako Mendiko Bizikleta Opena jokatuko dute. Trintxerpe Atletiko Klubak antolatutako proba San Pedrotik, Mendiolatik, abiatuko da 16:30ean, eta Karpanta zubian bukatuko da, itsasargirako bidean. 5,2 kilometro izango ditu zir...
Hilaren 28an (larunbata) Pasaiako Mendiko Bizikleta Opena jokatuko dute. Trintxerpe Atletiko Klubak antolatutako proba San Pedrotik, Mendiolatik, abiatuko da 16:30ean, eta Karpanta zubian bukatuko da, itsasargirako bidean. 5,2 kilometro izango ditu zirkuitoak. Ez da beharrezkoa izena aldez aurretik ematea; egunean bertan eman daiteke San Pedroko frontoian. Bestela, www.trintxerpe.com helbidean ere aukera egongo da horretarako, proba eguneko ordu erdi lehenago arte.
Proban hainbat mailatakoak hartuko dute parte: kadeteak (hiru buelta zirkuitoari; 16,3 kilometro guztira), gazteak (lau buelta; 21,5 km), emakumezkoak (lau buelta; 21,5 km), beteranoak (lau buelta, 21,5 km), M30ekoak (sei buelta; 32 kilometro), 23 urtez azpikoak (sei buelta; 32 kilometro) eta elitekoak (sei buelta; 32 kilometro). Maila bakoitzeko lehen hirurek izango dituzte sariak.