Etxetik kanpo, herriko bi futbol taldeak
Beti Onak eta Touringek etxetik kanpo jokatuko dituzte jardunaldi honetako bi partidak. Beti Onak izango du lehiarik garrantzitsuena. Gaurkoan arerio indartsuaren kontra aritu beharko du, hirugarren sailkatua den Ostadar Lasarte-Oriako taldea izango ba...
Beti Onak eta Touringek etxetik kanpo jokatuko dituzte jardunaldi honetako bi partidak. Beti Onak izango du lehiarik garrantzitsuena. Gaurkoan arerio indartsuaren kontra aritu beharko du, hirugarren sailkatua den Ostadar Lasarte-Oriako taldea izango baitu aurrez aurre. Biek asko dute jokoan, baina helburu guztiz kontrakoak: Beti Onak ez du Lehenengo Erregionalera jaitsi nahi, eta Ostadarrek, berriz, Ohorezko Mailara igo nahi du. Beraz, asko izango dute jokoan bi taldeek, kontuan izanda bi jardunaldi baino ez direla falta liga amaitzeko. 17:30ean hasiko da lehia Michelingo futbol zelaian.
Irunen jokatuko den lehian, berriz, ez da jokoan ezer egongo. Touringek jadanik ez dauka mailaz igotzeko aukerarik, eta Dunboa Eguzki ere sailkapenaren erdialdean kokatuta dago. Gal Estadiumean jokatuko dute partidua, 18:45ean.