Aparkaleku arazoekin kezkaturik, Gaztañoko auzotarrak, irtenbide bila ari dira. “Udalak daraman aparkamendu politika da arazoa”, esan du auzo elkarteko kide den Rober Benitok. Gaztañon ez dago TAO sistemarik, Erdialdea bertatik bertara dago gainera, eta horren ondorioz, asko dira bertara aparkatzera joaten diren beste auzoetako herritarrak. Arazoa berria ez bada ere “okertzen ari da”, adierazi du Benitok, eta auzokoen asanblada egin ostean, TAO sistema ezartzearen alde azaldu dira hainbat bizilagun. Bizilagunen baldintzak Auzotarrek Udalarekin egindako asanbladan, TAO sistemaren gaineko negoziazio prozesua zabaltzea erabaki zuten. Izan ere, bizilagunek baldintza batzuk “adostu ditugu gure auzoan TAO jartzea onartuko badugu”, esan du Benitok. Batetik, auzo guztian jartzea nahi dute Gaztañokoek, “gure auzoa, unitate bat delako eta osotasunean hartzea nahi dugulako”. Bestetik, auzorako sarrera nagusia den topo pareko errepidean, ez dute TAO jartzea onartuko “beti eskatu izan dugulako, auzoko sarrera nagusia den hori zabaltzeko, eta gainera, bertan aparkatzea debekatuta dagoelako”, azaldu du auzo elkarteko kideak. Azkenik, TAO sistemaren ezarpena itzulgarria izatea eskatu dute auzotarrek. Hau da, epe jakin baten ostean, auzoak bizi dituen aparkaleku arazoak konponduko ez balira, TAO kendu ahal izatea. Hiru baldintza nagusi horiekin batera TAO ordaindu behar ez duten egoiliarren aukera sortzea aztertu nahi dute Udalarekin “nahiz eta badakigun herriko beste auzoetan [...]
Luberrik, herriko Interpretazio Geologikorako Zentroak ere alegazioak aurkeztu dizkio Donostialdeko Lurraldeko Zatikako Planari (LZP). «Hainbat alegazio tekniko» aurkeztu dituzte, «planari ezezko borobila» emanez. Azaldu dutenez, LZPko proposamenek ondorio larriak izango dituzte ondare naturalean, geodibertsitatean, biodibertsitatean eta Oiartzungo eta inguruetako balio paisajistikoetan eta historikoetan. Bigarren gerrikoa luzatu nahi dutela eta, plan hori berehala atzera botatzeko eskatu dute. Izan ere, Luberritik gogorarazi dutenez, EAE Euskal Autonomia Erkidegoko zonalde geologiko garrantzitsuenetako bat dira Oiartzun eta inguruak, eta Aiako Harria da granitozko mendi bakarra eta babestuta dago (parke naturala da, Natura 2000 sarean dago…). Eraiki nahi dituzten tunelei eta zubiei dagokienez, ikuspuntu geologikotik, LZPak hutsune tekniko eta geotekniko garrantzitsuak dituela nabarmendu dute Luberriko kideek eta horiek ez dituztela aintzat hartu proiektua idatzi dutenek: «Adibide argia da Ergoien inguruan egin nahi duten zubia; nabaritzen da ez dutela natura ezagutzen, eta bertako egitura geomorfologikoa ere». Hori dela eta, euren alegazioak aintzat hartu eta plana atzera botatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiari. Gipuzkoako ezker abertzalea: “Botere ekonomikoaren mesedetan egin dute” Gipuzkoako ezker abertzaleak ere agerraldia egin du Lurraldeko Zatikako Planaren aurka. Diotenez, berehala gelditu behar da LZPa, «jasangaitza» delako eta, «botere ekonomikoaren mesedetan» egin dutelako. Hasteko, nabarmendu dute onarpena «egoera antidemokratikoan» eman dela: «Dokumentu honi [...]
Mikelazulo kultur elkartearen egoitzan erakusketa berria estreinatu dute, eta otsailean, Naiara Etxeberriaren margolanak ikusteko aukera izango da. Antolatzaileen arabera, Etxeberriak afizioz margotzen du, eta bigarren aldia da koadroak Mikelazulon jar...
Faustina Santa Kruz oiartzuarrak 100 urte bete zituen larunbatean. Hori dela eta, Arantza Arrese Udaleko zinegotziak bisita egin zion larunbat eguerdian. Lore sorta eta oroigarri bat eraman zizkion, Oiartzungo Udalaren izenean. Izan ere, ez dira asko ...
San Ageda bezperako ohiturarekin jarraitu, eta santa eskean atera ziren hainbat bizilagun pasa den ostiralean. Oiartzunen, Haurtzaro Ikastolako kideak ere atera ziren, LHkoak eta DBHkoak. Ilunabarrean atera ziren azken horiek. Guztira 200 ikasle eta h...
«Parte-hartzea oinarri duen sare gisako mugimendu zabala» jarri dute martxan Oiartzunen, Independentistak Sarearen baitan. Helburua, independentziaren aldeko lanean jardutea da, eta bakoitzak ahal duen neurrian hartuko du parte. Independentziaren alde dauden oiartzuarrei, deia egin diete mugimendu horren parte izateko eta sarearen ekitaldietan parte hartzeko: «Oiartzunen ere, Euskal Herri osoan independentziaren alde lanean ariko den sare erraldoi hau josten lagundu nahi dugu».
La Herrera antolatzeko proposamena aurkeztu du La Herrera Herrira batzordeak. Hemezortzi hilabeteko prozesuaren ondoren, espazio libre gehiago egitea, aparkaleku gehiago eraikitzea eta askotariko ekipamenduak izango dituzten eraikinak egitea proposatu dute La Herrerarako. La Herrera Herrirako kideen ustez proposamena ez dago Trintxerperako bakarrik pentsatua. Hala, barrutiaren ingururako «erdigune egituratzailea» izateko egitasmoa dela diote, «Pasaia biziberritzeko puzzlearen beste pieza bat»: «Proposamena pentsatua dago hain beharrezkoa den biziberritzeari bultzada emateko eta gainerako barrutiekin lotzeko eta komunikatzeko». Espazio libreak «Lehentasuna une oro gune libreak izan dira, ez eraiki beharreko guneak», azaldu dute batzordeko kideek. Herreratik itsasoraino doan eremuaren azalera osoaren %30 okupatuko lukete eraikinek. Lur sail handi bat, itsaso aldera, parke baterako gordetzea proposatu dute. Eremu horrek aisiarako eta jolaserako gunea izango luke, urez hornitua. Herritarren elkargune izateko diseinatu dute. Bi plaza egongo lirateke bertan. Aparkalekuak Aparkalekuen beharra ere aztertu dute La Herrera Herrira batzordeko kideek. Egungo egoiliarrentzako, geroko egoiliarrentzat, baita etorkizunean egon daitezkeen jarduerek beharko duten aparkalekuentzako ere, lekua aurreikusi dute. «Proposamenean zehaztu dugu aparkaleku kopurua, gutxienez, 2.000koa izatea», zehaztu dute batzordeko kideek. Aparkalekuek honako premiak ase beharko lituzketela uste dute herritarrek: egoiliarrentzako aparkalekuak emankidan edo alokairuan egitea, baita horiek salgai jartzea ere egoiliarrentzako eta jardueretako langileentzat. Horrez gain, aparkalekuen arloan, jardueretarako eta [...]
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark irratsaioa. 11:30ean: AEK-ko kide den Saioa Ballesteros joango da irratiko estudio txikira. Gaia: Korrika 17. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. 15:00etan: Albisteak. 1...
Gipuzkoako Foru Aldundiak lau milioi eurotik gora inbertituko ditu, herritik igarotzen den GI-2132 errepideko lurzorua guztiz berritzeko (Astigarragatik eta Hernanitik ere pasatzen da errepidea). Bigarren saihesbidea eraikitzen zuten bitartean, errepid...
Euskal Herriko Txapelketan, esku pilotan, partida bat galdu eta beste bat irabazi ditu Oiarpek. 22 urtez azpikoetan, Jon Irastorzak eta Iñigo Ugaldek 13-22 galdu zuten Hernaniko Arrieta eta Aizpitarte bikotearen kontra. Kadeteetan, banaka, Andoni Ugal...
Girizia Mendi Elkarteak irteera antolatu du asteburu honetarako. Asteburu pasa egingo dute mendizaleek, Andazarrate (Asteasu)-Donostia-Oiartzun ibilbidea osatzeko asmoz. Larunbatean, 08:00etan aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Autobusez ...
Gaurko egunez, orain 27 urte hil zituzten Peru eta Stein, eta bi oreretarrak gogoan, omenaldia egin diete. 1984ko otsailaren 8an bi guardia zibilek Peru erail zuten Steinekin batera. Bi herritarrak Hendaian hil zituzten, Yeu irlako konfinamendua haut...
Hondarribiko Udalak diru sarrerak bermatzeko errenta kobratzen duten hamabi langile kontratatu ditu udal enplegua sustatzeko planaren barruan familia askori eragiten dioten langabezi egoera orekatzeko. “Hamabi lagun horiek dagoeneko lanean ari dira ...
Alcampo merkatalgunea, duela lauzpabost urte sartu zen Euskara Planean. Euskara batzordea ere badu, eta helburua elebitasuna lortzea da, bai bezeroekiko eta baita langileen artean ere. Hasieran, kartelak euskaratzen eta megafonia bidezko mezuak euskara...
Ereintza eskubaloi taldeak bi puntu garrantzitsu eskuratu zituen larunbatean Amenabar taldearen kontra. 25-28 gailendu zen Zarautzen. Horrenbestez, Espainiako Lehen Mailako sailkapenaren goialdea oraindik eta gehiago estutu da eta lehenengo hiru taldea...
Eguraldi paregabeak lagundu zien herenegun Gipuzkoako Txapelketako trialsin proban parte hartu zutenei. Benito Ros munduko txapeldunak berriz ere erakustaldi bikaina egin zuen eta Superclass Mailan lehen postua lortu zuen. Patxi Cruz sanjuandarrak eta ...
Herri Musikaren Txokoan (Ergoien auzoan) Ministrils del Raval Terrassako (Bartzelona, Herrialde Katalanak) musika taldeak hamabost obraz osatutako kontzertua emango zuen larunbatean. Hainbat lagun hurbildu ziren bertara kontzertua ikustera. Ondoren, a...