Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizarteaPolitika

Udalean ordezkaritza lortzeko asmoz auzkeztu du H1!-ek Irungo batzordea

Irungo Hamaikabaten batzordeak hirirako dituen asmoak azaldu ditu gaur goizean Urdanibiako Ospitale Zaharrean deituriko prentsaurrean. Hiriko militanteen izenean Jose Luis Alberrok eta Juan Carlos Marcosek, udal hauteskundei begira H1!-ek programa eta zerrenda zabala osatzeko asmoa plazaratu dute. Alberrok politika egiteko modu berri bat aldarrikatu du, “errealista, adostua, eta pertsonetan oinarritua”. Bere hitzetan Irunek ez ditu proiektu udal kontuak zapuztuko dituen proiektu “faraonikorik” behar, “Euskadiko hiri hoberena” bilakatzeko. “Hiri adeitsuago bat eraikitzea, irundarren beharrak asebetzeko”, hori izan behar da udaletxearen helburua, Alberroren ustez. Bere aldetik, Marcosek “hiritarren parte hartze zabala” bultzatuko dutela iragarri du, “egungo beharrak eta hiriaren gabeziak eta erronkak zehazteko”. Horregatik,  ”zerbitzu publikorako borondatea eta ahalmena duten pertsonentzat” alderdiaren ateak “zabalik” dituztela argi utzi nahi izan du, “guztion artean hurrengo udal hauteskundeetarako zerrendarik onena osatu ahal izateko”. Alderdi berria izanik ere, haien helburu heldu diren bozetan “udal ordezkaritza lortzea” dela nabarmendu nahi izan dute Hamaikabateko Irungo arduradunek. Elkarlanerako espazio berriak Martin Beramendi Bidasoa-Oiartzun barrutiko Biltzar Nagusietarako hautagaiak -H1!-eko Gipuzkoako presidente ere bada-, herritarrengana iristeko borondate azaldu du: “Herritarren parte hartzerako bideak zabaltzea ezinbestekoa da gure benetako helburua gure herrietako politika aberastea bada”. Irundarren iritziak jasotzeko bloga sortu du Hamaikabatek, eta elkarteekin, ekonomiarekin zerikusia duten taldeekin, eta beste alderdiekin biltzeko asmoa dutela jakitera [...]

admin
Bidasoa
2011/01/28
Irungo Hamaikabaten batzordea

Irungo batzordekideek alderdiko militanteen babesa izan dute

Irungo Hamaikabaten batzordeak hirirako dituen asmoak azaldu ditu gaur goizean Urdanibiako Ospitale Zaharrean deituriko prentsaurrean. Hiriko militanteen izenean Jose Luis Alberrok eta Juan Carlos Marcosek, udal hauteskundei begira H1!-ek programa eta zerrenda zabala osatzeko asmoa plazaratu dute. Alberrok politika egiteko modu berri bat aldarrikatu du, “errealista, adostua, eta pertsonetan oinarritua”. Bere hitzetan Irunek ez ditu proiektu udal kontuak zapuztuko dituen proiektu “faraonikorik” behar, “Euskadiko hiri hoberena” bilakatzeko. “Hiri adeitsuago bat eraikitzea, irundarren beharrak asebetzeko”, hori izan behar da udaletxearen helburua, Alberroren ustez.

Bere aldetik, Marcosek “hiritarren parte hartze zabala” bultzatuko dutela iragarri du, “egungo beharrak eta hiriaren gabeziak eta erronkak zehazteko”. Horregatik,  ”zerbitzu publikorako borondatea eta ahalmena duten pertsonentzat” alderdiaren ateak “zabalik” dituztela argi utzi nahi izan du, “guztion artean hurrengo udal hauteskundeetarako zerrendarik onena osatu ahal izateko”. Alderdi berria izanik ere, haien helburu heldu diren bozetan “udal ordezkaritza lortzea” dela nabarmendu nahi izan dute Hamaikabateko Irungo arduradunek.

Elkarlanerako espazio berriak

Martin Beramendi Bidasoa-Oiartzun barrutiko Biltzar Nagusietarako hautagaiak -H1!-eko Gipuzkoako presidente ere bada-, herritarrengana iristeko borondate azaldu du: “Herritarren parte hartzerako bideak zabaltzea ezinbestekoa da gure benetako helburua gure herrietako politika aberastea bada”. Irundarren iritziak jasotzeko bloga sortu du Hamaikabatek, eta elkarteekin, ekonomiarekin zerikusia duten taldeekin, eta beste alderdiekin biltzeko asmoa dutela jakitera eman dute gaur. “Herrietako lana ongo egiteko elkarlanerako espazi berriak sortu eta alderdikeriak alde batera uztea” galdegin du Beramendik.

Gipuzkoako presidenteaz gain, alderdiko beste hainbat militantek egon nahi izan dute gaurko aurkezpenean Irungo batzordeari sostengua emanez, haien artean Ion Elizalde eta Ixabel Olazabal Hondarribiko zinegotziak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.