‘Cinema Paradisoren’ saio berria gaur
Philippe Claudel zuzendari frantziarraren Hace mucho tiempo que te quiero film luzea (2008) aukeratu dute Cinema Paradiso zine-klubaren saio berri batentzako. Gaur izango da, ostiralean, 20:00etan. Juliette (Kristin Scott Thomas) preso egon da 15 urte...
Philippe Claudel zuzendari frantziarraren Hace mucho tiempo que te quiero film luzea (2008) aukeratu dute Cinema Paradiso zine-klubaren saio berri batentzako. Gaur izango da, ostiralean, 20:00etan. Juliette (Kristin Scott Thomas) preso egon da 15 urtez, eta bitarte horretan ez du bere familiarekin harremanik izan. Orain libre da, eta Leak, bere ahizpa txikiak Leak (Elsa Zylberstein), jasoko du etxean.

