624 eskaera lehian arituko dira158 etxebizitzetarako larunbatean
Ezagutzen dira jada datorren larunbatean Muliateko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa publikora aurkeztuko diren eskatzaileen zerrenda. “Alegazioak egiteko epea irekia egon den bitartean, 60 alegazio egin dira, horietatik 11 onartu direlarik eta 49 ez. Denetara zozketara aurkeztuko direnak 624 izango dira, eta hauen artean zozketatuko dira 158 etxebizitzak”, azaldu du Ion Elizalde alkateordeak eta Hondarribia Lantzeneko gerenteak. Zozketa larunbatean izango da goizeko 9:00etan Jostaldi pilotalekuan. Iragan ostiralean, mugikortasun urriko eta ezintasunak dituzten eskaeren artean eta aurreko Komentuaurreko promozioan zeuden hitzartutako etxebizitzen zozketa egin zuten. Denetara 12 etxebizitza zozketatu dituzte, hor barnean daudelarik ezindutako pertsonentzat dauden 7 etxebizitza egokituak. Datorren larunbatean, Jostaldi pilotalekuan izango da geratzen diran azalera eskubideko 158 etxebizitzen zozketa. 624 izango dira aurkeztuko diren eskarerak eta honela banatuko dira: 4 eskaera 6 kidekoak, 10 eskaera 5 kidekoak, 55 eskaera 4 kidekoak, 43 eskaera 3 kidekoak 127 eskaera 2 kidekoak eta 385 eskaera kide batekoak. “4 etxebizitza daude lau gelakoak, 59 hirukoak, 79 bikoak eta 15 batekoak. Prezioei dagokienez, gela bat, garajeko marra bat eta trastelekua, 101.336 euro + 4% BEZ izango da, bi gela, marra bat eta trastelekua, 128.000 + 4% BEZ, hiru gelakoa, marra eta trastelekua 151.715 euro + 4% BEZ eta lau gela, marra eta trastelekua, 160.000 + 4% [...]
Ezagutzen dira jada datorren larunbatean Muliateko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa publikora aurkeztuko diren eskatzaileen zerrenda. “Alegazioak egiteko epea irekia egon den bitartean, 60 alegazio egin dira, horietatik 11 onartu direlarik eta 49 ez. Denetara zozketara aurkeztuko direnak 624 izango dira, eta hauen artean zozketatuko dira 158 etxebizitzak”, azaldu du Ion Elizalde alkateordeak eta Hondarribia Lantzeneko gerenteak. Zozketa larunbatean izango da goizeko 9:00etan Jostaldi pilotalekuan.
Iragan ostiralean, mugikortasun urriko eta ezintasunak dituzten eskaeren artean eta aurreko Komentuaurreko promozioan zeuden hitzartutako etxebizitzen zozketa egin zuten. Denetara 12 etxebizitza zozketatu dituzte, hor barnean daudelarik ezindutako pertsonentzat dauden 7 etxebizitza egokituak.
Datorren larunbatean, Jostaldi pilotalekuan izango da geratzen diran azalera eskubideko 158 etxebizitzen zozketa. 624 izango dira aurkeztuko diren eskarerak eta honela banatuko dira: 4 eskaera 6 kidekoak, 10 eskaera 5 kidekoak, 55 eskaera 4 kidekoak, 43 eskaera 3 kidekoak 127 eskaera 2 kidekoak eta 385 eskaera kide batekoak.
“4 etxebizitza daude lau gelakoak, 59 hirukoak, 79 bikoak eta 15 batekoak. Prezioei dagokienez, gela bat, garajeko marra bat eta trastelekua, 101.336 euro + 4% BEZ izango da, bi gela, marra bat eta trastelekua, 128.000 + 4% BEZ, hiru gelakoa, marra eta trastelekua 151.715 euro + 4% BEZ eta lau gela, marra eta trastelekua, 160.000 + 4% de BEZ. Prezioak ez dute zertan berdinak izan, etxebizitza guztiak azalerari dagokienez desberdinak baitira; ondorioz prezioak apur bat igo edo jaitsiko dira metro karratuen arabera” azpimarratu du Elizaldek. Zerrendak ikusgai daude Udaletxeko Arkupeetako taulan, baita www.hondarribia.org gunean ere.

