Udarako 421 amarraleku egin nahi ditu Pasaiako Portu Agintaritzak
Pasaiako Portu Agintaritzak 421 amarraleku egin nahi ditu udara baino lehen, trafikoa ordenatzeko asmotan. “Gure portua merkataritza portua da, eta beraz, lehentasuna merkantzia ontziek dute. Jendeak, batez ere adineko jendeak, ontziak nahi duten tokian uzten dituzte eta horri irtenbidea eman nahian hasi gara proiektuarekin”, azaldu du Miguel Buen Portu Agintaritzako presidenteak. Horrela, Hospitalilloko moilan 200 amarraleku egingo dituzte (dagoeneko hasi dira lanean), Donibanen 163, eta San Pedron 53. Donibaneko Santiago plazaren aurrean dauden amarraleku tradizionalak mantentzea erabaki du Portu Agintaritzak, Pasaiako Udalaren eskakizunari erantzunez. Hamabi eta hamabost ontzirentzako tokia egongo da bertan. Donibanen, bestalde, karenatzeko gunea egin nahi du, hau da, garbiketa eta konponketa lanak egiteko, besteak beste. Gune hori Donibaneko moilaren mendebaldean egin nahi dute, hain justu. 300 ontzi erroldatuta Badian 300 ontzi daude erroldatuta. Horientzako amarralekuak izango dira, eta gainontzeko 121ak eskatzen dituztenentzako izango dira, hurbiltasuna lehentasuna hartuz, beti ere. Dena den, amarralekuen lizitazioa obrak bukatzen direnean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean aterako da. Proiektu horren beste helburuetako bat uretako ekintzak egiten dituztenei erraztasunak jartzea dela nabarmendu du Buenek: “Pasaia Kayak, Trintxerpe-Illunbe, San Juan eta Hibaika taldeentzat errazagoa izango da urera iristea”. Obrak ia lau milioi euroko kostua du. 3.300.000 euro amarralekuak egiteko erabiliko dute, eta 711.000 [...]
Pasaiako Portu Agintaritzak 421 amarraleku egin nahi ditu udara baino lehen, trafikoa ordenatzeko asmotan. “Gure portua merkataritza portua da, eta beraz, lehentasuna merkantzia ontziek dute. Jendeak, batez ere adineko jendeak, ontziak nahi duten tokian uzten dituzte eta horri irtenbidea eman nahian hasi gara proiektuarekin”, azaldu du Miguel Buen Portu Agintaritzako presidenteak. Horrela, Hospitalilloko moilan 200 amarraleku egingo dituzte (dagoeneko hasi dira lanean), Donibanen 163, eta San Pedron 53.
Donibaneko Santiago plazaren aurrean dauden amarraleku tradizionalak mantentzea erabaki du Portu Agintaritzak, Pasaiako Udalaren eskakizunari erantzunez. Hamabi eta hamabost ontzirentzako tokia egongo da bertan. Donibanen, bestalde, karenatzeko gunea egin nahi du, hau da, garbiketa eta konponketa lanak egiteko, besteak beste. Gune hori Donibaneko moilaren mendebaldean egin nahi dute, hain justu.
300 ontzi erroldatuta
Badian 300 ontzi daude erroldatuta. Horientzako amarralekuak izango dira, eta gainontzeko 121ak eskatzen dituztenentzako izango dira, hurbiltasuna lehentasuna hartuz, beti ere. Dena den, amarralekuen lizitazioa obrak bukatzen direnean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean aterako da.
Proiektu horren beste helburuetako bat uretako ekintzak egiten dituztenei erraztasunak jartzea dela nabarmendu du Buenek: “Pasaia Kayak, Trintxerpe-Illunbe, San Juan eta Hibaika taldeentzat errazagoa izango da urera iristea”.
Obrak ia lau milioi euroko kostua du. 3.300.000 euro amarralekuak egiteko erabiliko dute, eta 711.000 euro Donibaneko karenatzea egiteko.