‘Udalbiltza auziko’ epaia etzi jakinaraziko du Auzitegi Nazionalak
Udalbiltza auziko epaia etzi emango dute. Hala jakinarazi die auzipetuei Espainiako Auzitegi Nazionaleko Javier Gomez Bermudez epaileak. Ez dute Madrilera joan beharrik, epaileak posta elektroniko bidez jakinaraziko baitie epaia auzipetuen abokatuei. Oarsoaldeko bost herritar daude Udalbiltzako auzipetuen artean: Xabier Iragorri eta Larraitz Sanzberro oiartzuarrak, Xabier Alegria eta Imanol Esnaola lezoarrak eta Juan Carlos Alduntzin pasaitarra.
Epaiaren aurrean, Udalbiltza Sareko kideek elkarretaratzeak egingo dituzte bihar (asteazkena) arratsaldean Euskal Herriko hainbat puntutan. Oarsoaldean eta Bidasoan ere egingo dituzte mobilizazioak. Biharko elkarretaratzeen leloa Udalbiltza aske, justizia=Absoluzioa izango da.
Pasaiako barrutietan egingo dituzte elkarretaratze guztiak 19:30ean izango dira. Horrela, Donibanen Santiago plazan izango da, Antxon Gure Zumardian eta Trintxerpeko eta San Pedroko elkarretaratzea azken barruti horretako biribilgunean egingo dute. Oiartzunen 20:00etan izango da Doneztebe plazan. Lezon, bestalde, Karlos Saldise plazaren ondoko autobus geltokian bilduko dira, 19:30ean.
Errenteria-Oreretan ere egingo dute elkarretaratzea. Herriko Enparantzan izango da, 19:30ean.