OBk dio aurrekontuak ez dituela aurreikusten herrian behar diren inbertsioak
OB OiartzunBai oposizioko taldeak gogorarazi du, aurtengo aurrekontuak Udal Gobernuaren botoekin bakarrik atera direla aurrera, eta kritikatu du, Udal Gobernu Taldeak ez dituela beharrezko neurriak hartu gerakin negatiboa zuzentzeko eta ez daudela aurreikusita aurrezkiak, ezta herrian behar diren inbertsioak ere. Hala, aurrekontuen aurkako bozka ematearen arrazoiak argitu ditu. Hasteko, seriotasun falta salatu dute: «Dokumentazioa berandu eman digute eta ospatu den batzorde bakoitzean aurrekontuen dokumentu berri batekin azaltzen zen alkatea, gainera, azken bilera arte ez digute eman dokumentazio osoa». Bestetik, salatu dute aurrekontuak ez direla oiartzuarren interesari begira eratu, «ezker abertzalearen interes alderdikoiei begira baizik». Ez aurrezkirik, ezta inbertsiorik ere OBk gogorarazi du 2009ko kontuak 1.771.895 euroko zuloarekin itxi zirela. Hori ikusita, OBren ustez, «oso zorrotzak izan behar dugu sarrerak neurtzean eta gastuak doitzean». OBren esanetan, Udal Gobernu Taldeak ez ditu horretarako beharrezko neurriak hartu gerakin negatibo hori zuzentzeko. Oiartzungo Udalak, Aitor Etxeberriak alkatetza hartu aurreko urteetan, aurrezki ahalmen handia azaldu zuela dio OBk. «Horrek esan nahi du, ohiko eran lortzen ziren diru sarrerak ohiko gastua baino askoz altuagoak zirela, eta horrek inbertsioak egiteko ahalmena ematen ziola udalari», zehaztu du. Aitor Etxeberriak Udalaren kudeaketaren ardura hartu zuenetik, ordea, «distantzia hau murrizten joan da ia desagertu arte», OBren adierazpenen arabera, «ez baita [...]
OB OiartzunBai oposizioko taldeak gogorarazi du, aurtengo aurrekontuak Udal Gobernuaren botoekin bakarrik atera direla aurrera, eta kritikatu du, Udal Gobernu Taldeak ez dituela beharrezko neurriak hartu gerakin negatiboa zuzentzeko eta ez daudela aurreikusita aurrezkiak, ezta herrian behar diren inbertsioak ere. Hala, aurrekontuen aurkako bozka ematearen arrazoiak argitu ditu.
Hasteko, seriotasun falta salatu dute: «Dokumentazioa berandu eman digute eta ospatu den batzorde bakoitzean aurrekontuen dokumentu berri batekin azaltzen zen alkatea, gainera, azken bilera arte ez digute eman dokumentazio osoa».
Bestetik, salatu dute aurrekontuak ez direla oiartzuarren interesari begira eratu, «ezker abertzalearen interes alderdikoiei begira baizik».
Ez aurrezkirik, ezta inbertsiorik ere
OBk gogorarazi du 2009ko kontuak 1.771.895 euroko zuloarekin itxi zirela. Hori ikusita, OBren ustez, «oso zorrotzak izan behar dugu sarrerak neurtzean eta gastuak doitzean». OBren esanetan, Udal Gobernu Taldeak ez ditu horretarako beharrezko neurriak hartu gerakin negatibo hori zuzentzeko.
Oiartzungo Udalak, Aitor Etxeberriak alkatetza hartu aurreko urteetan, aurrezki ahalmen handia azaldu zuela dio OBk. «Horrek esan nahi du, ohiko eran lortzen ziren diru sarrerak ohiko gastua baino askoz altuagoak zirela, eta horrek inbertsioak egiteko ahalmena ematen ziola udalari», zehaztu du.
Aitor Etxeberriak Udalaren kudeaketaren ardura hartu zuenetik, ordea, «distantzia hau murrizten joan da ia desagertu arte», OBren adierazpenen arabera, «ez baita ohiko gastua murrizteko inolako esfortzurik egin, gainerako erakundeetatik eskatu duten arren».