Kanpo kaiaren aurkako ziberekintza sarean
Greenpeace erakunde ekologistak kanpo kaiaren aurkako ziberekintza jarri du martxan sarean. www.ciberactuacongreenpeace.es/index.php?cyberid=109 helbidean Fernando Ignacio Gonzalez Laxe Estatuko Portuen erakundeko presidenteari idatzitako gutuna dago i...
Greenpeace erakunde ekologistak kanpo kaiaren aurkako ziberekintza jarri du martxan sarean. www.ciberactuacongreenpeace.es/index.php?cyberid=109 helbidean Fernando Ignacio Gonzalez Laxe Estatuko Portuen erakundeko presidenteari idatzitako gutuna dago idatzia. Kanpo kaia ez egitearen arrazoiak azaltzen dira bertan.
«Oso modu errazean hartu daiteke parte kanpainan, eta proiektu honekiko kontrakotasuna erakutsi Espainiako Sustapen Ministeritzari», azaldu du Jaizkibel Bizirik taldeak www.nodo50.org/jaizkibel webgunearen bitartez.