Emozioak umorez bideratzeko tailerra
Emakume Topaketetako Izarra taldeak Goza dezagun umorez: umorea, barrea eta emozioak izeneko tailerra antolatu du. Virginia Imazen laguntzaz, parte-hartzaileak tristura, beldurra, amorrua, zoriona, lorpenak, eta beste hainbat emozioz umorez nola bizi i...
Emakume Topaketetako Izarra taldeak Goza dezagun umorez: umorea, barrea eta emozioak izeneko tailerra antolatu du. Virginia Imazen laguntzaz, parte-hartzaileak tristura, beldurra, amorrua, zoriona, lorpenak, eta beste hainbat emozioz umorez nola bizi ikasteko aukera izango dute. Tailer honek emozio biologiko zein kulturalen inguruko hausnarketa bultzatzea du helburu; komunikazio eta adierazpen ariketen bitartez, norberaren barrena husteko eta lasaitzeko eta poza eta barrea naturaltasun osoz eragiteko aukera izango da.
Tailerra hilaren 24an izango da 16:00etatik 20:00etara, Trintxerpeko alkateordetzan. Matrikulak bi euro balio du.
Interesdunek hilaren 20ra arte dute aukera izena emateko. Horretarako, Gizarte Ekintza Sailaren bulegora (Trintxerpe) joan behar da. Informazio gehiago eskuratzeko 943 00 43 20 telefono zenbakira dei daiteke.