Ama Guadalupekoako neskak podiora igo dira Estatuko Ligako lehen jardunaldian
Bera Bera Ama Guadalupekoa judo taldeko emakumezko eta junior mailetako kirolariek indartsu ekin zioten larunbatean Villaviciosa de Odonen (Madril, Espainia) hasi zen Estatuko Ligari.
Bera Bera Ama Guadalupekoa judo taldeko emakumezko eta junior mailetako kirolariek indartsu ekin zioten larunbatean Villaviciosa de Odonen (Madril, Espainia) hasi zen Estatuko Ligari. 1. mailan parte hartzen duten neskek hiru lehia irabazi zituzten -Valentziako Asalia-Beyaren (5-0), Extremadurako Stabiaren (4-1) eta Madrilgo CTDren aurka (4-1)-, eta beste bat berdindu -Madrilgo Bushidokwai klubarekin (2-2). Ondorioz, sailkapeneko hirugarren tokian jarri dira, Sotillo eta Alicanteren atzetik.
Hondarribiko juniorrak, bestela, bi lehia irabazi – Budo-Zen taldearen aurka (3-2) eta Fontenebroren kontra (4-1), eta beste bat galdu zuten –Murtziako Hiria klubarekin (2-3). Ondorioz, behin behineko sailkapenean laugarren dira.
Kadeteak Hernanin
Bestalde, kadete mailako Gipuzkoako txapelketa ospatu zen igandean, Hernaniko kiroldegian. Han ere hondarribiarrek maila bikaina azaldu zuten: Amets Sarasuak, Lidia Yarzak, Joan Ander Espondak eta Iker Otegik urrezko domina bana bereganatu zituzten, Enara Sagarzazuk zilarrezkoa, eta Martxel Eizagirrek brontzezkoa.
Egun eta leku berean, eskola kirolako denboraldiko infantil mailako bigarren jardunaldian, Maialen Ramos, Iñaki Lekuona, Jon Gainza eta Angel Bermejo, haien pisuko aurrenekoak izan ziren.