Lurraldeko Zatikako Planari alegazioak egiteko aukera, bihar Lezon
Lezoar talde batek azaroan hasi zuen Eusko Jaurlaritzaren Donostialdeko Lurraldeko Zatikako Planari (PTP) alegazioak aurkezteko lana. Azken ekimen bezala deia egin diete lezoarrei bihar alegazioak aurkezteko, eta horiek herrian jarrita dauden zenbait postontzitan uzteko . Izan ere, urtarrilaren 19an (asteazkenean) entregatuko dituzte PTParen kontrako alegazioak Jaurlaritzaren Donostiako bulegoetan, eta horregatik, herritar talde batek lezoarrei eskatu die alegazioak egiteko azken eguna izango dela bihar Lezon. Honako tokietan dauden postontzietan utz daitezke alegazio horiek: udaletxeko erregistroan, Bekoerrota kiroldegian, Andreone liburutegian, Tiñelun eta Gaintxurizketako hainbat tabernatan. Herritar taldearen ustezm PTPak Lezon eta lezoarrengan izango duen eragina “handia” da: “180 hektareako plataforma logistikoa eta geltoki intermodala Gaintxurizketan, kanpo kairako tunelak Urrullotik, eta hainbat errepide, besteen artean, Herriondo bailaratik”.
Lezoar talde batek azaroan hasi zuen Eusko Jaurlaritzaren Donostialdeko Lurraldeko Zatikako Planari (PTP) alegazioak aurkezteko lana. Azken ekimen bezala deia egin diete lezoarrei bihar alegazioak aurkezteko, eta horiek herrian jarrita dauden zenbait postontzitan uzteko
. Izan ere, urtarrilaren 19an (asteazkenean) entregatuko dituzte PTParen kontrako alegazioak Jaurlaritzaren Donostiako bulegoetan, eta horregatik, herritar talde batek lezoarrei eskatu die alegazioak egiteko azken eguna izango dela bihar Lezon. Honako tokietan dauden postontzietan utz daitezke alegazio horiek: udaletxeko erregistroan, Bekoerrota kiroldegian, Andreone liburutegian, Tiñelun eta Gaintxurizketako hainbat tabernatan.
Herritar taldearen ustezm PTPak Lezon eta lezoarrengan izango duen eragina “handia” da: “180 hektareako plataforma logistikoa eta geltoki intermodala Gaintxurizketan, kanpo kairako tunelak Urrullotik, eta hainbat errepide, besteen artean, Herriondo bailaratik”.