Aurki emango dute Udalbiltza auzia-ren baitako epaia. Epai horren aurrean egin duten gogoeta zabaldu dute gaur goizean auzipetuek. Auzipetuak “urduri” daude “etorkizun hurbileko askatasuna” ezbaian dutelako, baina, halere, “lasai eta harro” daude, eginiko jarduna “zilegia” izan delako. Bestetik “epai politikoa” izan dela salatu dute. Sententziaren bezperan agerraldiak egingo dituzte hainbat herritako udaletxeen aurrean.
Honako bideoan daude gogoeta horiek. Oarsoaldean bost auzipetu daude: Juan Carlos Alduntzin pasaitarra, Xabier Alegria eta Imanol Esnaola lezoarrak, eta Xabier Iragorri eta Larraitz Sanzberro oiartzuarrak.