Sexu eta droga aholkularitza zerbitzua ostegunetan izango da
Askagintzako adituek eskaintzen dute Gazte Informazio Bulegoan; lehen ostiraletan izan ohi zen zerbitzua
Gazte Informazio Bulegoak eskaintzen duen Sexu eta Droga Aholkularitza zerbitzua ostegunetan izango da aurrerantzean, 17:30etik 19:30era. Sexuari edo drogei buruzko edozein kezka eta zalantza argitzeko, Askagintzako aditu bat egongo da bertan bi ordu horietan. Konfidentzialtasuna bermatuta dagoela gogorarazi dute Gazte Informazio Bulegotik.
Aurrez ordua eskatu daiteke kontsulta egiteko drogaklarrugorrian@askagintza.com helbidera idatzita edota Mendiburu kaleko bulegora azalduta.
Ia bi urte bada zerbitzu hori martxan jarri zutela. Denbora tarte honetan, ostiraletan eskaini izan ohi dute.