Lore eskaintza eta ekitaldia, Saldise gogoratzeko
Bere izena daraman plazak Karlos Saldise (Donibane, 1946-Lezo 1980) urte osoan zehar gogoratzen badu ere, urtero bezala, hil zuten egunaren baitan, ekitaldiak prestatu dituzte hura gogoratzeko. Igande honetan, hil zutenetik 31 urte betetzen direnean, D...
Bere izena daraman plazak Karlos Saldise (Donibane, 1946-Lezo 1980) urte osoan zehar gogoratzen badu ere, urtero bezala, hil zuten egunaren baitan, ekitaldiak prestatu dituzte hura gogoratzeko. Igande honetan, hil zutenetik 31 urte betetzen direnean, Donibanen eta Lezon egingo dituzte ekitaldiak.
Hasteko, Donibanen 11:00tan lore eskaintza egingo dute. Ondoren, mendi martxa egingo dute Jaizkibeldik zehar, Lezo aldera. 13:30ean, berriz, bere izena daraman plazan ekitaldia egingo dute.
1980ko urtarrilaren 16an hil zuen Batallon Vasco Españolek (BVEk) Karlos Saldise hil zuen Lezoko Aralar kalean zuen etxearen atarian. Hilabete batzuk lehenago heriotza mehatxuak jaso zituen Amnistiaren Aldeko Batzordeetan buru-belarri sartuta zegoen sanjuandarrak. Familiak Errenteria-Oreretan zuen dendatik itzultzen ari zen hil zutenean.
Euskararen aldeko langilea
Karlos Saldisek gaztetatik hartuzuen euskararen eta euskal kulturaren aldeko konpromisoa. Frankismoaren garai ilunetan, Donibaneko Errekatxu tabernara hainbat abeslari euskaldun eraman zituzten Saldisetarrek, hala nola, Xabier lete, Lurdes Iriondo edo Mikel Laboa.
Kontzientzia kulturalarekin batera politikoa ere piztu zitzaion Karlos Saldiseri. Hala, herri mugimenduan ibiltzen hasi zen eta Errenteria-Oreretako asanbladatan ez zen faltatzen. Amnistiaren Aldeko Batzordeetan engaiatu zen eta Ipar Euskal Herrira joaten zen askotan, errefuxiatuei laguntzera. Espainiako kartzeletara ere joaten zen, euskal presoei sostengua ematera.