Jose Ramon Añon ‘Ofi’: “Defentsa landu behar dugu, baina helburuetatik gertu gaude”
Urte berria ongi baino hobeto hasi dute Donibane Majestik-ekoek, irabaziz. Jose Ramon Añon Ofi (Laracha, Coruña, 1977) gustura dago taldea egiten ari den lanarekin. Nola baloratzen duzu taldeak orain arte egin duen lana? Ongi ikusten dut. Iazko denbo...
Urte berria ongi baino hobeto hasi dute Donibane Majestik-ekoek, irabaziz. Jose Ramon Añon Ofi (Laracha, Coruña, 1977) gustura dago taldea egiten ari den lanarekin.
Nola baloratzen duzu taldeak orain arte egin duen lana?
Ongi ikusten dut. Iazko denboraldiarekin alderatuta, emaitzak aldatu ditugu. Iaz gol gutxi sartzen zizkiguten eta guk ere gutxi sartzen genituen, baina aurtengo denboraldian gol asko sartzen dizkigute, baina guk gehiago sartzen ditugu. Punturen bat beheko taldeekin galdu dugu, baina gainontzekoak goiko taldeekin; beraz, ongi.
Denboraldi hasierako helburuak betetzen ari al dira?
Helburuetatik hurbil gaude gutxi gorabehera. Lehen hiruen artean sailkatzea da gure helburua, fasean sartu ahal izateko. Bi puntura gaude helburu horretatik.
Orokorrean, nola ikusten duzu denboraldi hau?
Goiko taldeak oso berdinduta daude, hortaz, oraingo dinamikarekin jarraitu behar dugu. Defentsa pixka bat landu behar dugu, baina bestela helburuetatik gertu gaude.
Nola ikusten duzu taldea?
Entrenatzeko elkartzea kostatzen ari zaigu, baina egun jakinetan gehienak elkartzen gara. Gogotsu ikusten ditut taldekideak, jarrera onarekin.
Zer eskatzen diozu urte berriari?
Lesio garrantzitsurik ez egotea eta behintzat helburuak lortzeko aukerak izatea.