Bihartik aurrera, egoiliar txartela berritu daiteke
Egoiliar txartela berritu behar dutenek edo txartel hori atera nahi dutenek bihartik aurrera egin beharko dute. Erabiltzaileek hilabeteko epea izango dute horretarako, otsailaren 13a bitartean. Egoiliar txartela berritzeko edo ateratzeko, beraz, Iztiet...
Egoiliar txartela berritu behar dutenek edo txartel hori atera nahi dutenek bihartik aurrera egin beharko dute. Erabiltzaileek hilabeteko epea izango dute horretarako, otsailaren 13a bitartean.
Egoiliar txartela berritzeko edo ateratzeko, beraz, Iztieta auzoan dagoen TAOren bulegotik pasatu beharko dute herritarrek .
Bulegoa goizez eta arratsaldez irekitzen dute astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Larunbatetan, berriz, goizez bakarrik egongo da zabalik, 10:00etatik 13:00etara.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Txartela berritu behar dutenek edo berria atera nahi dutenek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute bulegoan derrigorrez: NAN (orijinala edo egungo NANaren fotokopia bat izan daiteke) eta baita zirkulazio baimena ere.