Baserritarrei laguntzeko helburuarekin, Udalak, behi esnea ematen duen makina duela hiru hilabete estreinatu zuten San Pedro kalean. Hasierako ilarak pasata, Juan Cruz Alberdi Behemendiko gerenteak balorazioa egin du. “Oso emaitza onak ematen ari da....
Baserritarrei laguntzeko helburuarekin, Udalak, behi esnea ematen duen makina duela hiru hilabete estreinatu zuten San Pedro kalean. Hasierako ilarak pasata, Juan Cruz Alberdi Behemendiko gerenteak balorazioa egin du. “Oso emaitza onak ematen ari da. Media bezala egunero 100 litro saltzen dira. Hondarribia da asteburutan astean zehar baina gehiago saltzen duen herri bakarra. Astean zehar gutxitu egiten da apur bat baina asteburutan 100 litrotik gora saltzen dira egunero”. 400 litroko kapazidadea dauka makinak, eta Hondarribikoarekin batera, Usurbil, Donostia, Ordizia, Oiartzun, Errenterian eta Irungo merkatuan ere badira antzeko makinak.