Prudencia Arbide kaleko urbanizazioa biribiltzeko lanak esleitu dituzte
Irungo udalak Prudencia Arbide kaleko 10 eta 20 zenbakien arteko eskailerak eta espaloia berritzeko lanak adjudikatu ditu, 58.545,39 euroko aurrekontuarekin. Campezo eraikuntza enpresak eginen ditu lanak, eta bi hilabete eta erdiko epean amaiturik eg...
Irungo udalak Prudencia Arbide kaleko 10 eta 20 zenbakien arteko eskailerak eta espaloia berritzeko lanak adjudikatu ditu, 58.545,39 euroko aurrekontuarekin. Campezo eraikuntza enpresak eginen ditu lanak, eta bi hilabete eta erdiko epean amaiturik egotea espero du udalak. Obretako ordezkari Migel Angel Paezek azaldu ditu eginbeharrekoak: “kale horretako 10. eta 20. sotoen arteko oinezkoentzako pasabideak hobetuz, eremu osoko urbanizazioa amaituko da. Azken urteotan beste hainbat obra garrantzitsu egin dira ingurune horretan, eta oraingo lanek inguruaren berritzea biribilduko dute”.