LABek lortu ditu ordezkari gehien Portuan, hauteskunde sindikaletan
Pasaiako portuan hauteskunde sindikalak egin dituzte eta LAB sindikatuak lortu ditu ordezkari gehien, hemezortzi guztira. UGTk hamabi ordezkari eskuratu ditu, ELAk bost eta CCOOk bat. LABek lortutako hemezortzi ordezkari horietatik sei Portu Agintaritzan eskuratu ditu, eta emaitza hori ez zuten espero. “Orain dela lau urteko hauteskundeetan sei ordezkari lortu genituen, baina urte hauetan lanpostuak murriztu dira eta jende berria sartu da, goi kargudunak, gainera. Hori ikusita, Portu Agintaritzan bost ordezkari lortzea zen gure helburua, baina ordezkari kopurua mantendu dugu eta alde horretatik oso pozik gaude”, azaldu du Joxeramon Zapirain Pasaiako portuko LABeko kideak. Mantentze horren arrazoia langileek zuzendaritzaren nahiekin bat ez dutela egiten adierazi nahi du Zapirainen iritziz, kanpo kaiaren proiektuarekin, batik bat. ELAk Portu Agintaritzan ordezkari bat lortzea ere nabarmendu du Zapirainek: “ELAk orain lau urteko hauteskundeetan ez zuen ordezkaririk lortu, baina oraingoan bat lortu du. Bien artean gehiengo sindikala lortzen dugu, eta horrek lasaitasun handia ematen du”. CCOO eta UGT batera aurkeztu dira oraingoan: “Guri gehiengoa kentzea zen euren helburua eta koalizio antzekoa sortu dute”. Gainontzekoan, bost ordezkariko lantokietan (100 langile baino gutxiago), LABek bi ordezkari lortu ditu Sespan eta hiru Camaran. UGTk, berriz, hiru Sespan eta bi Camaran. Hiru ordezkariko lantokietan (30-50 langile) UGTk hiru ordezkari lortu [...]
Pasaiako portuan hauteskunde sindikalak egin dituzte eta LAB sindikatuak lortu ditu ordezkari gehien, hemezortzi guztira. UGTk hamabi ordezkari eskuratu ditu, ELAk bost eta CCOOk bat.
LABek lortutako hemezortzi ordezkari horietatik sei Portu Agintaritzan eskuratu ditu, eta emaitza hori ez zuten espero. “Orain dela lau urteko hauteskundeetan sei ordezkari lortu genituen, baina urte hauetan lanpostuak murriztu dira eta jende berria sartu da, goi kargudunak, gainera. Hori ikusita, Portu Agintaritzan bost ordezkari lortzea zen gure helburua, baina ordezkari kopurua mantendu dugu eta alde horretatik oso pozik gaude”, azaldu du Joxeramon Zapirain Pasaiako portuko LABeko kideak. Mantentze horren arrazoia langileek zuzendaritzaren nahiekin bat ez dutela egiten adierazi nahi du Zapirainen iritziz, kanpo kaiaren proiektuarekin, batik bat.
ELAk Portu Agintaritzan ordezkari bat lortzea ere nabarmendu du Zapirainek: “ELAk orain lau urteko hauteskundeetan ez zuen ordezkaririk lortu, baina oraingoan bat lortu du. Bien artean gehiengo sindikala lortzen dugu, eta horrek lasaitasun handia ematen du”. CCOO eta UGT batera aurkeztu dira oraingoan: “Guri gehiengoa kentzea zen euren helburua eta koalizio antzekoa sortu dute”.
Gainontzekoan, bost ordezkariko lantokietan (100 langile baino gutxiago), LABek bi ordezkari lortu ditu Sespan eta hiru Camaran. UGTk, berriz, hiru Sespan eta bi Camaran.
Hiru ordezkariko lantokietan (30-50 langile) UGTk hiru ordezkari lortu ditu Algeposan. UECC enpresan UGTk bi ordezkari eta LABek bat. Eta Ortagin ELAk bi lortu ditu eta UGTk bat.
Ordezkari bakarreko lantokietan LABek honako enpresetan lortu du ordezkaria: Nerkin, Tagen eta Cooperatiba Transportes Pasaia. Barruko trafikoetan (atoiontziak, amarradoreak eta praktikoak) ere ordezkari bana lortu du LABk. ELAk Anso eta Sanemar lantokietan lortu du ordezkaria; CCOOk Coexpen eta UGTk Toron.
Hurrengo urteetako erronkak
Portua berritze bidean jartzea izango da datozen urteetan LABen helburuetako bat. Kanpo kaiaren proiektuaren aurka ere lanean jarraituko du. Horrez gain, hainbat enpresetako lanpostuak egonkortu nahi ditu, besteak besteak sindikatu abertzaleak.