EBk Lurraldebusen aurrerapenik ez dela lortu kritikatu du
Herriko autobusak Lurraldebusen sartzeko eskaera egin ostean, hurrengo urratsa Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza akordioa sinatzea zela adierazi du Ezker Batuak (EB), baina urtebete pasatu dela eta hitzarmen hori sinatzeko ahaleginik ez dela egin kritikatu du. Pasa den urtean lehenengo pausoa eman zela gogorarazi du EBk: “60.000 euroko partida sartzea lortu zuen EBk herriko autobusak Lurraldebusen baitan sartzeko”. Hori otsailean izan zela azaldu du. Hurrengo urratsa, baina, ez dela eman salatu du: “Arrasateko autobusak sartu dira Lurraldebusen, baita Hernanikoak ere. Eta zergatik ez Errenteria? 2009tik iragartzen ari dira, baina oraindik ez da iritsi”. Ildo horretatik, Juan Carlos Merino alkateak Lurraldebusen sartzearen beharra aztertzeaz hitz egiten duela adierazi du: “Baina zeren zalantzak ditu?”. “EBren partidak ez dituzte aintzat hartu” Horrez gain, Udal Gobernuak 2010eko aurrekontuen baitan zeuden partidak ere ez dituela aintzat hartu salatu du EBk: “Ezta euro bat ere igogailuak jartzeko laguntzetan; ezta euro bat ere hesi arkitektonikoetan; ezta euro bat ere eskola materialean. Zertan gastatzen du dirua Errenteriako Udalak?”. Haatik, publizitate eta propagandako diru kopurua %116,60 izan dela jakinarazi du EBk; alegia, aurrekontuan zehaztutakoa baino gehiago. Zentzu horretan, udal taldeak “argazkia” ez duen edozer gauzari jaramonik ez diola egiten iritzi dio EBk. Kudeaketa faltaren adibide dela esan du, 2011ko aurrekontuak [...]
Herriko autobusak Lurraldebusen sartzeko eskaera egin ostean, hurrengo urratsa Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza akordioa sinatzea zela adierazi du Ezker Batuak (EB), baina urtebete pasatu dela eta hitzarmen hori sinatzeko ahaleginik ez dela egin kritikatu du.
Pasa den urtean lehenengo pausoa eman zela gogorarazi du EBk: “60.000 euroko partida sartzea lortu zuen EBk herriko autobusak Lurraldebusen baitan sartzeko”. Hori otsailean izan zela azaldu du.
Hurrengo urratsa, baina, ez dela eman salatu du: “Arrasateko autobusak sartu dira Lurraldebusen, baita Hernanikoak ere. Eta zergatik ez Errenteria? 2009tik iragartzen ari dira, baina oraindik ez da iritsi”. Ildo horretatik, Juan Carlos Merino alkateak Lurraldebusen sartzearen beharra aztertzeaz hitz egiten duela adierazi du: “Baina zeren zalantzak ditu?”.
“EBren partidak ez dituzte aintzat hartu”
Horrez gain, Udal Gobernuak 2010eko aurrekontuen baitan zeuden partidak ere ez dituela aintzat hartu salatu du EBk: “Ezta euro bat ere igogailuak jartzeko laguntzetan; ezta euro bat ere hesi arkitektonikoetan; ezta euro bat ere eskola materialean. Zertan gastatzen du dirua Errenteriako Udalak?”. Haatik, publizitate eta propagandako diru kopurua %116,60 izan dela jakinarazi du EBk; alegia, aurrekontuan zehaztutakoa baino gehiago.
Zentzu horretan, udal taldeak “argazkia” ez duen edozer gauzari jaramonik ez diola egiten iritzi dio EBk. Kudeaketa faltaren adibide dela esan du, 2011ko aurrekontuak ez osatzearekin batera.