Defentsa pertsonala emakumeentzat
Bekoz Beko elkarteak defentsa pertsonaleko ikastaroa antolatu du 13 eta 18 urte bitarteko emakumeentzat. Ikastaroa aurrera ateratzeko hamar pertsona behar dira. Horrela bada, ikastaroa hilaren 21ean hasiko da eta martxoaren 11n bukatu. Ikastaroa ostira...
Bekoz Beko elkarteak defentsa pertsonaleko ikastaroa antolatu du 13 eta 18 urte bitarteko emakumeentzat. Ikastaroa aurrera ateratzeko hamar pertsona behar dira. Horrela bada, ikastaroa hilaren 21ean hasiko da eta martxoaren 11n bukatu. Ikastaroa ostiraletan izango da, 20:30etik 21:30era.
Ikastaroa dohainik da eta Pasaiako Udalak eta Bekoz Bekok diruz laguntzen dute. Interesa duenak Antxoko Agirrebeña dendatik pasa behar du.