Añarbeko Urak %3 ur gutxiago eman die bere hamar udalei iazko urtean
Añarbeko Uren Mankomunitateak %3 ur gutxiago eman die bere hamar udalei iaz, tartean daude Pasaia, Errenteria-Orereta, Oiartzun eta Lezo (gainontzekoak Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil eta Astigarraga dira). Gutxitze horren helburuak ...
Añarbeko Uren Mankomunitateak %3 ur gutxiago eman die bere hamar udalei iaz, tartean daude Pasaia, Errenteria-Orereta, Oiartzun eta Lezo (gainontzekoak Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil eta Astigarraga dira). Gutxitze horren helburuak ingurumenarekin eta kudeaketarekin zerikusia dutela nabarmendu du.
Azken hamabost urtetan %36 gutxitu da horniketa sareari. 1995ean 41.488.825 metro kubikokoa izan zen, eta hortik aurrera jaisten joan da. Iaz 26.671.956 metro kubikora iritsi zen Añarbeko Uren Mankomunitateak jakinarazi duenez.