Urteberriko III. Haur Eskubaloi Topaketa egingo dute bihar Galtzarabordan
Ereintza Eskubaloiak Errenteriako Udal Kirol Patronatuarekin batera antolatzen duen Urteberriko III. Haur Eskubaloi Topaketa egingo dute bihar egun osoan zehar Galtzarabordako kiroldegian. Francisco Barrosek eta Alberto Mendigutxiak, Ereintza Eskubaloi taldeko kideek aurkeztu dute gaur topaketaren hirugarren ekitaldia. Biharko topaketan lau talde ariko dira elkarren kontra lehian. Ereintza taldeaz gain, Zarautz, Usurbil eta Nafarroako Barañain taldeek parte hartuko dute topaketan. 200 bat haur topaketan Aurreko urteetan baino talde gutxiago ariko dira bihar kiroldegian elkarren kontra. “Aurten egunekin arazoak izan ditugu eta zailagoa izan da topaketa antolatzea eta taldeak topatzea, baina azkenean helburua bete dugu”, azaldu du Barrosek. Topaketa mutiletan eta nesketan egingo dute eta nagusitzea lortzen duenak Bankoa Saria jasoko du. Lehenengo partida 09:45ean jokatuko dute. Guztira, berrehun inguru haur ariko dira Galtzarabordako kiroldegian eskubaloian jokatzen. Topaketako partida guztiek 30 minutu iraungo dute. Hamabost minututako bi zatitan banatuta egongo dira. Lehiaketa sistemari dagokionez, mutiletan zein nesketan itzuli bateko liga jokatuko dute parte-hartzaileek. Topaketaren antolatzaileek jakinarazi dute partida bakoitzeko beroketaren zati handiena harmailetan egin beharko dela. “Garrantzitsuena haurrek kirola egitea da eta egun polita izango da”, adierazi du Alberto Mendigutxiak. Topaketako azkeneko partida 19:35ean hasiko da. Norgehiagoka hori bukatu bezain laster topaketako sari banaketa egingo dute. Parte-hartzen duten haur guztiek oroigarri bat [...]
Ereintza Eskubaloiak Errenteriako Udal Kirol Patronatuarekin batera antolatzen duen Urteberriko III. Haur Eskubaloi Topaketa egingo dute bihar egun osoan zehar Galtzarabordako kiroldegian.
Francisco Barrosek eta Alberto Mendigutxiak, Ereintza Eskubaloi taldeko kideek aurkeztu dute gaur topaketaren hirugarren ekitaldia. Biharko topaketan lau talde ariko dira elkarren kontra lehian. Ereintza taldeaz gain, Zarautz, Usurbil eta Nafarroako Barañain taldeek parte hartuko dute topaketan.
200 bat haur topaketan
Aurreko urteetan baino talde gutxiago ariko dira bihar kiroldegian elkarren kontra. “Aurten egunekin arazoak izan ditugu eta zailagoa izan da topaketa antolatzea eta taldeak topatzea, baina azkenean helburua bete dugu”, azaldu du Barrosek.
Topaketa mutiletan eta nesketan egingo dute eta nagusitzea lortzen duenak Bankoa Saria jasoko du. Lehenengo partida 09:45ean jokatuko dute. Guztira, berrehun inguru haur ariko dira Galtzarabordako kiroldegian eskubaloian jokatzen.
Topaketako partida guztiek 30 minutu iraungo dute. Hamabost minututako bi zatitan banatuta egongo dira. Lehiaketa sistemari dagokionez, mutiletan zein nesketan itzuli bateko liga jokatuko dute parte-hartzaileek. Topaketaren antolatzaileek jakinarazi dute partida bakoitzeko beroketaren zati handiena harmailetan egin beharko dela. “Garrantzitsuena haurrek kirola egitea da eta egun polita izango da”, adierazi du Alberto Mendigutxiak.
Topaketako azkeneko partida 19:35ean hasiko da. Norgehiagoka hori bukatu bezain laster topaketako sari banaketa egingo dute. Parte-hartzen duten haur guztiek oroigarri bat jasoko dute.