Ondartxori buruzko hirugarren lan saioa deitu dute larunbaterako
Bi saio iragarri zituzten baina beste bat egingo dute larunbatean. San Pedron Ondartxori buruz egiten ari den herritarren parte-hartze prozesua aurrera doa pixkanaka. Bi parte-hartze saio egin dituzte orain arte; abenduaren 11n lehena eta 18an bigarr...
Bi saio iragarri zituzten baina beste bat egingo dute larunbatean. San Pedron Ondartxori buruz egiten ari den herritarren parte-hartze prozesua aurrera doa pixkanaka. Bi parte-hartze saio egin dituzte orain arte; abenduaren 11n lehena eta 18an bigarrena. Eztabaida, ordea, uste baino gehiago luzatu da eta horregatik hirugarren saioa deitzea erabaki dute. Larunbatean izango da, 10:00etan, San Pedroko ikastolan.
Maider Ziganda alkateak esan duenez, 50 herritarrek parte hartu dute orain arte egin diren bi saioetan, Ondartxoko eremuan “etorkizunean egin behar denak zein irizpide jarraitu behar dituen eta zein helbururi erantzun behar dion hausnartzeko”. Eztabaida saioak “lan giro onean” ematen ari direla gaineratu du.
Herritarrak parte-hartzera gonbidatu eta prozesuaren gaineko informazio guztia Udalaren webgunean (www.pasaia.net) eskura daitekela gogorarazi du.