Lokal berriekin hasi dute urtea Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkarteak eta Pasaia Kayak-ek
Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkarteak eta Pasaia Kayak elkarteak lokal berriekin hasi dute urtea. Pasaiako Portu Agintaritzak utzitako La Herrera hegoaldeko gunean egokitu dute eraikina. Portu Agintaritzako presidente Miguel Buen, Trintxerpe-Illunbe Arra...
Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkarteak eta Pasaia Kayak elkarteak lokal berriekin hasi dute urtea. Pasaiako Portu Agintaritzak utzitako La Herrera hegoaldeko gunean egokitu dute eraikina.
Portu Agintaritzako presidente Miguel Buen, Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkarteko Jokin Pego eta Pasaia Kayak elkarteko Olatz Alkorta gustura azaldu dira instalazio berriekin. «Modu honetan, bi taldeek sufritzen zuten prekarietate kronikoa gainditu dute», azaldu du Buenek.
Lokalak guztira 746 metro koadro dituzte, eta eta bi solairutan banatuak daude: goiko solairuak 470 metro koadro ditu eta behekoak, berriz, 276.
Buenek azaldu duenez, lokalek erabiltzen ez diren hainbat gune okupatzen dituzte, Portu Agintaritzak gune horretan dituen etxebizitzen eraikinaren azpian, hain justu. Lokalak, baina, behin-behinekoak dira eta bi elkarteek alokairua ordaindu beharko dute.
Obrek 300.000 euroko finantzaketa izan dute. Kopuru horren %85a Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri du, eta gainontzekoa, %15a, Pasaiako Udalak. Bi hilabete eta erdi behar izan dute lokalak eraberritzeko Galdiano Construcciones enpresak. Proiektua, aldiz, Astigarraga y Lasarte Arquitectos enpresak idatzi zuen iaz.