Foru Aldundiak oniritzia eman dio Udalaren plan ekonomiko finantzarioari
Orain dela bi aste udalbatzarrean onartutako plan ekonomiko finantzarioak Foru Aldundiaren oniritzia jaso du, eta honenbestez, Udalak 969.000 euroko mailegua eskuratu ahal izango du. Foru Aldundiaren oniritzia jasotzea ezinbesteko baldintza zen mailegu...
Orain dela bi aste udalbatzarrean onartutako plan ekonomiko finantzarioak Foru Aldundiaren oniritzia jaso du, eta honenbestez, Udalak 969.000 euroko mailegua eskuratu ahal izango du.
Foru Aldundiaren oniritzia jasotzea ezinbesteko baldintza zen mailegua eskuratu ahal izateko. Mailegua lortuta, baina, Udalak 2009ko eta 2010eko soberakinak erabili gabe aurre egin ahalko die etorkizun laburrean gauzatu behar diren hainbat inbertsiori.
Plan ekonomiko finantzarioaren aferak hautsak harrotu ditu azkenaldian Pasaiako Udalean.
PSE-EEk eta PPk gogor kritikatu dute Gobernu Taldearen kudeaketa ekonomikoa.