EATeko Angel Macias eta Lurdes Oiartzabal garaile, San Silbestrean
Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) korrikalariek lan bikaina egin dute San Silbestre lasterketan. Helduen Mailan lehenengo atletak gizonezkoen eta emakumezkoen ataletan EATekoak izan dira: Angel Macias (23 minutu eta 29 segundoko denborarekin eta Lur...
Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) korrikalariek lan bikaina egin dute San Silbestre lasterketan. Helduen Mailan lehenengo atletak gizonezkoen eta emakumezkoen ataletan EATekoak izan dira: Angel Macias (23 minutu eta 29 segundoko denborarekin eta Lurdes Oiartzabal (28 minutu eta 10 segundoko denborarekin). Macias, gainera, errenteriarra da.
Parte-hartzaileen kopuruarekin ere gustura egoteko moduan dira antolatzaileak, EATeko kideak. Izan ere, 600dik gora atletek eman dute izena helduetan eta 500dik gora atletek haurretan.
Gainera, giro ona izan zuten korrikalariek ibilbideari hiru bueltak emateko: euririk ez eta tenperatura goxoa. Bukaeran, janari eta edariekin batera, oparitxo bat ere izan zen.
Sailkapen nagusi osoa ikusi nahi duenak EATen webgunea bisita dezake.