Sabecoko langileek protestak egingo dituzte bihar, Olentzerorekin
Supermerkatua abuztutik itxita egon arren, Sabecoko langileek ez dute euren egoera ahazterik nahi. Hala, Gabonetan ere protestak egingo dituzte gogorarazteko lau hilabete daramatzatela enplegua eteteko espedientearen baitan. Bihar, festa eta aldarrikapena batuko dituen ekimena egingo dute langileek. Goizeko hamaiketan bilduko dira Herriko Enparantzan. Handik kalejiran irtengo dira Niessen merkataritza zentro aldera trikitiaren doinuarekin. Merkataritza zentroan daudenean Sabecoko langileek jaiotza osatuko dute, eta modu horretara, Olentzerori jasaten ari diren egoeraren berri emango diote. Pasa den abuztutik daude lana erregulatzeko espedientearen baitan Sabecoko langile guztiak. Sabeco bera eta Murias Center 4 enpresaren baitako ika-mika judizialaren eraginez, lokala alokatzeko kontratua hautsi zuten bi aldeek eta azkenean ateak ixtea erabaki zuen enpresak. Orduz geroztik, Sabecok bete zuen lokala hutsik dago, eta ELAk salatu du ez duela ulertzen erreferente izan den lokal batek, erdialdean dagoenak, eta saltokiz, jatetxez, ileapandegiz, zinemez inguratuta dagoenak nolatan jarraitzen duten hutsik. “Gipuzkoa osoan ez dago kasu bakar bat ere tamaina ertaineko supermerkatu batek porrot egin duenik”. Hala, Errenteriako Udala bera Murias Center 4ko Administrazio Kontseiluko bazkide dela gogorarazi du ELAk. Lokalaren hutsunea gainontzeko saltokietara ere barreiatzen dela salatu dute ELAtik, “motor komertziala falta zaienez, eurak ere supermerkatuaren falta pairatzen ari dira”. “Eginkizun aktiboagoa” Zentzu horretan, Errenteriako Udalak eginkizun aktiboagoa izan [...]
Supermerkatua abuztutik itxita egon arren, Sabecoko langileek ez dute euren egoera ahazterik nahi. Hala, Gabonetan ere protestak egingo dituzte gogorarazteko lau hilabete daramatzatela enplegua eteteko espedientearen baitan. Bihar, festa eta aldarrikapena batuko dituen ekimena egingo dute langileek.
Goizeko hamaiketan bilduko dira Herriko Enparantzan. Handik kalejiran irtengo dira Niessen merkataritza zentro aldera trikitiaren doinuarekin. Merkataritza zentroan daudenean Sabecoko langileek jaiotza osatuko dute, eta modu horretara, Olentzerori jasaten ari diren egoeraren berri emango diote.
Pasa den abuztutik daude lana erregulatzeko espedientearen baitan Sabecoko langile guztiak. Sabeco bera eta Murias Center 4 enpresaren baitako ika-mika judizialaren eraginez, lokala alokatzeko kontratua hautsi zuten bi aldeek eta azkenean ateak ixtea erabaki zuen enpresak.
Orduz geroztik, Sabecok bete zuen lokala hutsik dago, eta ELAk salatu du ez duela ulertzen erreferente izan den lokal batek, erdialdean dagoenak, eta saltokiz, jatetxez, ileapandegiz, zinemez inguratuta dagoenak nolatan jarraitzen duten hutsik. “Gipuzkoa osoan ez dago kasu bakar bat ere tamaina ertaineko supermerkatu batek porrot egin duenik”. Hala, Errenteriako Udala bera Murias Center 4ko Administrazio Kontseiluko bazkide dela gogorarazi du ELAk.
Lokalaren hutsunea gainontzeko saltokietara ere barreiatzen dela salatu dute ELAtik, “motor komertziala falta zaienez, eurak ere supermerkatuaren falta pairatzen ari dira”.
“Eginkizun aktiboagoa”
Zentzu horretan, Errenteriako Udalak eginkizun aktiboagoa izan behar duela uste du sindikatuak: “Udalak berak derrigortzen du, udalbatzarraren erabakiz, merkataritza zentroko eremua supermerkatu batek bete behar duela”.
Langileek ahalik eta lasterrenen nahi dute beste enpresa batek hartzea lehen Sabecorena zen lokal hori. Hala eta guztiz ere, “subrogazioa [lan taldea eta lortutako lan baldintza mantentzea] eta enplegu egonkorra izateko eskubidea” dutela azaldu dute, Errenteriako Udalbatzak aitortuta, gainera.