PTParen gaineko azalpenak eman dituzte Errenteria-Oreretan
Donostialdeko Zatikako Planaren (PTP) nondik norakoak eman zituzten pasa den astelehenean Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko talde ekologistek. Bertan PTParen kontrako jarrera plazaratu eta planaren kontra egingo dituzten ekimenen berri eman zuten. ...
Donostialdeko Zatikako Planaren (PTP) nondik norakoak eman zituzten pasa den astelehenean Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko talde ekologistek. Bertan PTParen kontrako jarrera plazaratu eta planaren kontra egingo dituzten ekimenen berri eman zuten. Eguzki, Ekologistak Martxan, Erreteria-Orereta Bizirik, AHT Elkarlana, Zamalbideko Auzo Elkartea eta beste auzoko elkarte batzuk bildu ziren.
Lehenik eta behin, jakinarazi zuten Errenteria-Orereta izango dela plan horrek eragingo duen hamahiru herrietako bat. Herri horien «lurralde antolaketan eragina izango duen txosten garrantzitsuenetako bat da PTP eta dokumentu horrek udalen zein herritarren iritziak» kontuan hartu behar dituela iritzi diote.
Irailaren 24ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen dokumentu horren behin behineko onarpena. Bertan, alegazioak aurkezteko epea zehazten zela ere gogorarazi dute, baina hainbat udalek hala eskatuta, urtarrilaren 20ra luzatu dutela. Luzapena bera planaren edukia ez ezagutzearen erakusletzat jo zuten eta parte-hartze prozesua ez dela bermatzen adierazi zuten.
San Tomas Azokan alegazioak aurkezteko sinadurak biltzen hasi ziren, eta antzeko ekimen gehiago izango direla ere jakinarazi zuten.