Olentzero eta gabon kanten jaialdia Urdanibia plazan izango da
Urdanibia plazak jasoko du aurrenekoz Olentzero eta gabon kanten jaialdia, Irungo udalak abenduaren 24ean antolatzen duena. Guztira hamaika taldek hartuko dute parte, bost 16 urtetik beherakoen mailan, eta beste sei helduen kategorian. Olentzero eta ga...
Urdanibia plazak jasoko du aurrenekoz Olentzero eta gabon kanten jaialdia, Irungo udalak abenduaren 24ean antolatzen duena. Guztira hamaika taldek hartuko dute parte, bost 16 urtetik beherakoen mailan, eta beste sei helduen kategorian. Olentzero eta gabon kanten jaialdia 19:00etan hasiko da, gazteenen saioekin. Atzerapenik ezean, 16 urtetik gorakoen txanda 19:40etik aurrera izango da.
16 urte bitartekoak: Ametsa Txiki eta Txiki-Txikia; Nayade abesbatza; X Harrigarriak; San Juan Harri eskolako guraso elkartea; eta El Pilar eskolako guraso elkartea.
16 urtetik gorakoak: El Pilar eskolako guraso elkartea; Belbio taldea; Larreaundi abesbatza; Atzokoak abesbatza; Luis Mariano lirika elkartea; eta Ametsa abesbatza
Jaiotzen eta olentzeroen erakusketa
Bestalde, ostiraletik ikusgai dago Amaia Kultur Zentroan eguberrietako jaiotza eta olentzeroen erakusketa. Herriko hainbat elkartez gain, Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak (ABEGI) parte hartzen du igandea arte zabalik dagoen mostran.