Gaur egin zaio bisita ofiziala E Plana-ren diru laguntzari esker udalak egokitu duen Gazteluzahar ibilbideko zatiari, Blaiako kanposantuko biribilgunetik Bienabe Artia kaleko bidegurutzeraino doana. EAJ-PNV udal taldeak gogor kritikatu du ibilbidea «bere osotasunean» egokitu ez izana. 2006. urteko «konpromisoa» ez betetzea leporatu diote jeltzaleek PSE-ri. Udal gobernuak antolatutako bisitaren harira, «errepidea zabaltzeko obrak bere osotasunean ez gauzatu izana eta oraindik bide zati bat baldintza ezegokietan egotea» deitoratu du EAJ-PNV udal taldeak. Errepidea Bienabe Artia kaleraino soilik egokitu dutelako eta «hortik aurrera bideak oso estu izaten jarraitzen» duelako kexu ageri dira jeltzaleak. «Hirigintzako ordezkariak berak 2006an ziurtatu zuen obra egingo zela», eta horretarako 2007an diru partida bat bideratu zela gaineratu dute. Gainera, jeltzaleen babaseri esker udal gobernuak onarturiko 2008ko aurrekontuetan desjabetze kudeaketei hasiera emateko diru partida bat eta, 2009an Gazteluzahar bidearen zabalkuntza bere osotasunean egiteko «konpromisoa» zegoela gogoratu du. «Gainerako konpromisoak bezala, hau ere ez» zela gauzatu, hori leporatu dio Irungo EAJ-k udal gobernuari. Segurtasuna bermatzea ‘E Plana’-ren diru laguntza baliatu zuen azkenik udalak Gazteluzahar ibilbidearen errepidezati bat konpontzeko -398.539 euroko aurrekontuarekin-, baina «kopuru hau ez zen obra osoa garatzeko nahikoa izan». Finantziazio aukera hori ez probestea eta bidea «erdi-amaituta» uztea kritikatu dute jeltzaleek. Inguru hartatik ibiltzen diren ibilgailuen segurtasuna bermatzeko [...]
Goizeko bisitan izan dira Santano alkatea eta Miguel Angel Paez obretako arduraduna
Gaur egin zaio bisita ofiziala E Plana-ren diru laguntzari esker udalak egokitu duen Gazteluzahar ibilbideko zatiari, Blaiako kanposantuko biribilgunetik Bienabe Artia kaleko bidegurutzeraino doana. EAJ-PNV udal taldeak gogor kritikatu du ibilbidea «bere osotasunean» egokitu ez izana. 2006. urteko «konpromisoa» ez betetzea leporatu diote jeltzaleek PSE-ri. Udal gobernuak antolatutako bisitaren harira, «errepidea zabaltzeko obrak bere osotasunean ez gauzatu izana eta oraindik bide zati bat baldintza ezegokietan egotea» deitoratu du EAJ-PNV udal taldeak. Errepidea Bienabe Artia kaleraino soilik egokitu dutelako eta «hortik aurrera bideak oso estu izaten jarraitzen» duelako kexu ageri dira jeltzaleak. «Hirigintzako ordezkariak berak 2006an ziurtatu zuen obra egingo zela», eta horretarako 2007an diru partida bat bideratu zela gaineratu dute.
Gainera, jeltzaleen babaseri esker udal gobernuak onarturiko 2008ko aurrekontuetan desjabetze kudeaketei hasiera emateko diru partida bat eta, 2009an Gazteluzahar bidearen zabalkuntza bere osotasunean egiteko «konpromisoa» zegoela gogoratu du. «Gainerako konpromisoak bezala, hau ere ez» zela gauzatu, hori leporatu dio Irungo EAJ-k udal gobernuari.
Segurtasuna bermatzea
‘E Plana’-ren diru laguntza baliatu zuen azkenik udalak Gazteluzahar ibilbidearen errepidezati bat konpontzeko -398.539 euroko aurrekontuarekin-, baina «kopuru hau ez zen obra osoa garatzeko nahikoa izan». Finantziazio aukera hori ez probestea eta bidea «erdi-amaituta» uztea kritikatu dute jeltzaleek.
Inguru hartatik ibiltzen diren ibilgailuen segurtasuna bermatzeko eskatzen diote azkenik jeltzaleek udal gobernuari, eta «bidea bere osotasunean» egokitu dezala exijitzen diote.
Aurtengo martxoan hartu zuen udalak Gazteluzahar ibilbideko zati bat konpontzeko erabakia. Errepidea bikoizteaz gain, gaurdaino existitzen ez zen espaloia eraiki dute ere -ezker aldean, Pausurako norabidean-. Horren helburua da Behobia auzotik kanposanturako bidea erreztea eta Gaztelu Zahar ikastetxera sarbidea hobetzea du helburu. Euri uretako hoditeria ere berritu dute, baita edateko urarentzako hodi berria ere. Bidea argitzeko kontsumo baxuko argiak jarri dituzte. Gainera, Iparragirre kaleko 22. zenbakira sartzeko arranpa egokitu du ere obren ardura izan duen Kanpezo enpresak.