Aldundiak 2 milioi euro inbertituko ditu Gordailurako higigarrietan
Gipuzkoako Foru Aldundiak argi berdea eman dio Gipuzkoako Ondare Higigarrien Gordailu zentroa higigarriz hornitzeko espedienteari. Horrenbestez, 2 milioi euro inbertituko ditu Kultura eta Euskara departamentuak Auzolan kalean egiten ari diren eraikineko altzarietan. Gordailuren helburua lurraldeko ondare higigarriaren kudeaketa integrala da, titularitate desberdinetako bildumak in situ gordez. 2011an ekipatu eta prestatu Gauzak ondo, hurrengo udaberrian amaituko dute eraikina, eta 2011 urtean zehar ekipatu, prestatu, eta bildumak dauden tokitik bertaratuko dituzte. Zentroak bilduma garrantzitsu bat izango du Foru Aldundiaren jabetzako eta zaintzako piezekin (funtsa eta bilduma historikoak, Arte Ederretakoak eta etnografikoak), Donostiako Udalaren piezekin (San Telmo museoko funtsak), beste batzuen bildumekin (baldin eta titularrekin lankidetza hitzarmena sinatzen bada; Kutxarekin, adibidez) eta Gipuzkoako biltegi arkeologiko eta paleontologikoarekin. Guztira, 55.000 pieza baino gehiago bilduko dira, mota eta formatu guztietakoak, material arkeologikoa zenbatu gabe.
Gipuzkoako Foru Aldundiak argi berdea eman dio Gipuzkoako Ondare Higigarrien Gordailu zentroa higigarriz hornitzeko espedienteari. Horrenbestez, 2 milioi euro inbertituko ditu Kultura eta Euskara departamentuak Auzolan kalean egiten ari diren eraikineko altzarietan. Gordailuren helburua lurraldeko ondare higigarriaren kudeaketa integrala da, titularitate desberdinetako bildumak in situ gordez.
2011an ekipatu eta prestatu
Gauzak ondo, hurrengo udaberrian amaituko dute eraikina, eta 2011 urtean zehar ekipatu, prestatu, eta bildumak dauden tokitik bertaratuko dituzte. Zentroak bilduma garrantzitsu bat izango du Foru Aldundiaren jabetzako eta zaintzako piezekin (funtsa eta bilduma historikoak, Arte Ederretakoak eta etnografikoak), Donostiako Udalaren piezekin (San Telmo museoko funtsak), beste batzuen bildumekin (baldin eta titularrekin lankidetza hitzarmena sinatzen bada; Kutxarekin, adibidez) eta Gipuzkoako biltegi arkeologiko eta paleontologikoarekin. Guztira, 55.000 pieza baino gehiago bilduko dira, mota eta formatu guztietakoak, material arkeologikoa zenbatu gabe.