Kanpo kaia eraikiko den edo ez, jadanik ez dela argitu behar dio Miguel Buenek
Hilaren 3an Pasaiako portuaren Ingurumen Iraunkortasun Txostenari alegazioak jartzeko epea bukatu zen. Guztira 1.012 alegazio jarri dizkiote Miguel Buen Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak jakinarazi duenez. Alegazio horiek, kontrakoak nahiz alde...
Hilaren 3an Pasaiako portuaren Ingurumen Iraunkortasun Txostenari alegazioak jartzeko epea bukatu zen. Guztira 1.012 alegazio jarri dizkiote Miguel Buen Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak jakinarazi duenez. Alegazio horiek, kontrakoak nahiz aldekoak, Ingurumen Memoria egiteko balio behar dutela nabarmendu du, eta ez kanpo kaia egin edo ez eztabaidatzeko; egin egingo dela argi baitu Buenek.
Aldeko alegazioak egin dituztenen artean daude, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Batzar Nagusiak (65 aldeko botoekin eta sei kontrakoekin), Giport eta UGT sindikatua.
Kontrako alegazioak Ezker Batua-Berdeak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek, Lezoko eta Pasaiako gobernu taldeek, ELAk, LABek, Greenpeacek, Andenak, Oceanak, Eguzkik eta Jaizkibel Bizirik-ek aurkeztu dituzte. Azken honek, 8.475 sinadurekin. Sinadura horiek alegazio bakartzat hartu ditu Portu Agintzaritzak, ez ordea Giportek aurkeztutako 753 sinadurak; “horietako bakoitza alegazio bat da”, esan du Buenek, “alegazio bakoitza izen eta abizenarekin egindako aportazioak baitira”. Jaizkibel Bizirik urriaren 3an, Kilometroetan, sinadurak biltzen hasi zela salatu du Buenek, “eta ingurumen txostenaren berri urriaren 11n eman genuen». Eguzki talde ekologistaren gainean ere izan du esatekorik: “Argi dago bere jarrera alderdi politiko zehatz bati lotuta dago, ezer abertzale erradikalari, hain zuzen”.
Orain, Portu Agintzaritzak Ingurumen Memoria prestatuko du eta Sustapen Ministerioak onartu beharko du. Ingurumen Memoria 2011ko lehen hiruhilekoan prest izango duela aurreikusi du