San Tomas Eguna gaur hasiko dira ospatzen Oarsoaldean, eta astearte bitarte Oarsoaldean zein Bidasoan ospatuko dute. Gaur, esaterako, Beraunen izango da txistorra jateko aukera. Bihar Lezon, Donibanen, Trintxerpen, Anakan (Irun), Oiartzunen eta Antxon izango da zer gozatua San Tomasen omenez. Guztiak goizean zehar izango dira.
Astelehenean atsedena hartu ondoren, San Tomas Egunean bertan, asteartean, Hondarribiak, Irunek eta Errenteria-Oreretak hartuko dute lekukoa.
Hona hemen egitaraua:
Errenteria-Orereta
10:00etan. Azokaren hasiera.
11:00etan. Udal Txistulari Bandaren kontzertua.
11:30ean. Pregoia.
12:15ean. Bertsolariak.
14:30ean. Luncha Gamon Zumardian eta Herriko Enparantzan.
17:00etan. Musika eskolako trikitilariak.
18:00etan. Mutxikoak eta dultzaineroak.
19:30ean. Saskiaren zozketa egingo da.
Irun
08:00etan. Erakusketa-lehiaketako postuak jarriko dituzte Urdanibia plazan. Elikagaiak jarriko dituzte postuetan, Irungo Udalak eta Irungo Euskal Kirolak antolatuta.
09:00etan. Azokaren irekiera.
11:30ean. Ezti dastaketa, Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak antolatuta.
13:00etan. Barazkien eta ortukarien, animalien eta eztien lehiaketako sari banaketa.
17:00etan. Xoxoka Trikitixa.
17:30ean. Txorimaloak soinu taldea.
18:00etan. Adaxka Dantza Taldea.
18:30ean. Ibarla Meaka Dantza Taldea.
19:00etan. Eraiki Dantza Taldea.
19:30ean. Irungo Udal Musika Taldea.
20:00etan. Auntxa Trikitixa Taldea.
20:30ean. Meaka Euskal Dantza Taldea eta Lurhaiz trikitixa.
21:00etan. Kemen Dantza Taldea.
21:30ean. Meakako Adixkideak.
Hondarribia
09:00etan. Barazki eta Produktu Azoka, Animali Erakusketa eta Txistorrada, San Pedro kalean.
13:00etan. Herri kirol erakustaldia hasiko da, Iñaki eta Iñazio Perurena harrijasotzaileekin, eta Fausto Mugerza aizkolariarekin.
17:00etan. Haur jolasak.
18:00etan. Ansorregi eta Narbaiza trikitilari taldea, eta Meaka Dantza Taldearekin, txistorrada egongo da txoznan.p21:00etan. Zezen suzkoa ibiliko da Hondarribiko kaleetan zehar.